Pribatutasuna
Arrasateko Udala – Pribatutasun politika
Arrasateko Udalak bere gain hartua du konpromisoa pribatutasuna babesteko, eta tratatzen dituen datu pertsonalak egoki erabiltzeko, bai online -webgunean edo edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorren bitartez-, bai offline emanda.
Arren, irakurri itzazu pribatutasun politikaren inguruko ohar hauek arretaz, eta ados bazaude bakarrik eman zure datu pertsonalak. Ados ez bazaude, ez erabili webgune hau, ezta bertako zerbitzuak ere, eta ez eman daturik.
Webgune honetan sartuta, eta bertako edozein zerbitzu erabiltzen baduzu, edo zure datuak ematen dituzu -online nahiz offline-, baiezkotzat joko da, hau da, adostasuna ematen duzula zure datuak aurrerago adierazten diren helburuetarako erabiltzeko, behar izanez gero.
Politika
Eskatzen diren izaera pertsonaleko datuak erabiliko dira bakarrik titularra identifikatzeko eta hark egiten duen eskabideari erantzuteko, edo eskatzen diren zerbitzuak emateko, eta ez dira tratuko, gerora, helburu horiekin bateragarria ez den modu batean.
Interesdun bakoitzarengandik jasotzen diren datuak izan beharko dira egokiak, pertinenteak eta ez gehiegizkoak, kasuan kasuko xedeetarako, eta behar den guztietan eguneratuko dira.
Datuak jaso aurretik, politika honetan arautzen diren kontu orokorrei buruzko informazioa emango zaio titularrari, haien tratamenduari dagokionez berariazko adostasun zehatza eta zalantzagabea adierazterik izan dezan, alderdi hauek kontuan izanik:
- Datuen tratamenduaren arduraduna
- Zure datuak zelan eskuratzen diren
- Zure datuen tratamendua
- Zure datuak noiz arte gorde
- Datuak tratatzeko legitimazioa
- Zure datuak komunikatu ahal dizkiegun hartzaileak
- Zure eskubideak, datuak guri emanez gero
1. Datuen tratamenduaren arduraduna
Datuen arduraduna da Arrasateko Udala.
- Posta helbidea: Herriko plaza 1, 20500 Arrasate, Gipuzkoa
- Telefonoa: 943 25 20 00
- Datuak babesteko delegatua: dpd@pers.eus
2. Nola eskuratzen dira zure datuak
Arrasateko Udalak honela eskuratu ditzake datuak:
Interesdunak berak emanda
Litekeena da gure zerbitzuak eskatzean zeuk emanak izatea -dela online, dela offline-, zurekin harremanetan jarri ahal izateko.
Datuak emanez gero webgune honen bitartez edo edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorren bitartez, informazioa jaso egiten dugu; esate baterako, erabiltzaile moduan izena eman eta edozein formulario betetzen baduzu datu pertsonalez, edo guregana jotzen baduzu zuzenean posta elektronikoz.
Zure datu pertsonalak ematean, bermatzen duzu gaituta zaudela informazio hori emateko, eta benetakoa, egiazkoa eta zehatza dela, eguneratuta dagoela, ez dela konfidentziala eta ez duela urratzen inongo kontratu mugapenik edo besteren eskubiderik, eta konpromisoa hartzen duzu ez duzula hartuko beste inongo erabiltzaileren lekua, hark webguneko zerbitzu eta edukietarako erregistratzean emandako datuak baliatuz.
Zeure erantzukizuna izango da zure datuak eta profila zuzen eta eguneratuta mantentzea, eta Arrasateko Udalak ez du izango inongo erantzukizunik zuk hala egin ezean.
Modu automatikoan, webgunea bisitatzean
Webgunea bisitatzen duzunean, datuak bidaltzen dira zure nabigatzailetik gure zerbitzarira, zerbitzuak optimizatzeko eta erabiltzaile gisa duzun esperientzia hobetzeko; esate baterako, web orrira hirugarrenen zerbitzuen bitartez sartzen zarenean -edo gure zerbitzuetan saioa hasten duzunean-, hala nola sare sozialen edo Googleren bitartez. Datu horiek automatikoki jaso eta gorde ditzakegu, edo gorde ditzakete hirugarren batzuek gure izenean. Datu horiek hauek barne hartu ditzakete:
- erabiltzailearen IP helbidea
- bisitaren data eta ordua
- erabiltzailea datorren webgunearen URLa
- gure webgunean zer orri bisitatu dituen
- erabilitako nabigatzaileari buruzko informazioa (nabigatzaile mota eta bertsioa, sistema eragilea eta abar).
Erabilera eta saio horiek -eta erlazionatutako informazioa- tratatu eta erregistratu ditzakegu, dela modu independentean, dela hirugarrenen laguntzarekin, baita ere, cookie-ak eta bestelako jarraipen teknologiak baliatu, hala nola flash cookie-ak eta web analisiak.
Hirugarren batek interesdunaren datuak komunikatzen badizkio erabiltzaileari
Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Prozedura Erkidearena, 28.2 artikuluaren ildotik, Arrasateko Udalak eskuratu ahal izango ditu edozein administraziok landutako dokumentuak, baldin eta datuen tratamendua beharrezkoa bada interes publikoko zereginen baterako edo udalari dagozkion botere publikoak gauzatzeko -Datuak Babesteko Araudi Orokorraren 6.1 e) artikulua-. Izan ere, lege horretan jasotakoaren ildotik, administrazio publikoek ez diete interesdunei eskatuko aplikatzekoa den araudiak eskatzen ez duen daturik edo agiririk, edo interesdunak lehendik edozein administraziori emana dion daturik edo agiririk.
Kasu horretaz gain, zuk -interesdun moduan- ez badiguzu eman zure daturik, baizik eta hirugarren batek, izan liteke senideren batek emanak izatea horiek, edo entitate edo erakunde publiko nahiz pribatu batzuek, akordioetara iritsiak proiektu sozialak, kulturalak edo kirolaren arlokoak nahiz lankidetza hitzarmenak edo beste garatzeko. Hauek izan litezke tratatzen ditugun datuen kategoriak: identifikazio datuak, ezaugarri pertsonalak, zirkunstantzia sozialak, akademiko eta profesionalak, ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruen arlokoak, ondasun eta zerbitzuen transakzioak, enpleguaren xehetasunak, baita ere, interesdunaren osasunaren inguruan bereziki babestutako datuak.
Politika hau onartzen duzularik, ahalmena aitortzen diozu Arrasateko Udalari akordioetara iritsiak diren entitate edo organizazio publiko nahiz pribatuei osagarriak eskatzeko proiektu sozialak, kulturalak edo kirolaren arlokoak nahiz lankidetza hitzarmenak edo beste garatzeko, beharrezkoak direlarik aurreko helburuetarako behar den informazioa osatzeko.
Bereziki babestutako datuak tratatzeko legitimazioa interesdunaren berariazko adostasunak ematen du. Horrenbestez, datuak ematen dizkigun hirugarrenaren erantzukizuna da -hau da, akordioetara iritsiak garen entitate edo organizazio publiko nahiz pribatuen proiektu sozialak, kulturalak edo kirolaren arlokoak nahiz lankidetza hitzarmenak edo beste garatzeko- bai interesdunaren aldez aurreko eta berariazko adostasuna edukitzea haren datuak tratatzeko eta guri komunikatzeko, bai hari jakinaraztea udalak beraren datuak tratatuko dituela.
Baldin eta ez bada interesduna bera datuak ematen dizkiguna, baizik eta hirugarren bat, horrek bermatu beharko du berariaz interesdunaren baimena duela haren datuak emateko, eta udala erantzukizun guztietatik libre geratuko da hark erreklamaziorik eginez gero; esan nahi baita halakoetan erantzulea izango dela interesdunaren izenean edo haren interesa dela medio datuak komunikatu dizkiguna eta ez beste inor.
Interesdunak hirugarrenen datuak komunikatzen dituelarik
Beste inoren datuei gagozkielarik, kontu berezia eduki behar duzu horien pribatutasuna errespetatzeko, izaera pertsonaleko datuak komunikatu edo publikatzean. Datu pertsonalen tratamendua baimendu dezake bakar-bakarrik datuen titularrak. Hirugarrenen datuak ematen badizkiguzu, zure erantzukizuna da aldez aurreko eta berariazko adostasuna edukitzea haien datuak tratatu eta komunikatzeko, eta haiei jakinaraztea udalak haien datuak tratatuko dituela. Hirugarren datuak haien adostasunik gabe argitaratzeak urratu dezake, datuak babesteko araudia urratzeaz gain, ohore eskubidearen, intimitate eskubidearen eta norberaren irudiaren eskubidearen inguruko araudia. Hirugarrenen datu pertsonalak ematen badizkiguzu, pribatutasun politika hau onartzen duzularik berariaz bermatzen duzu interesdunaren baimena duzula horretarako, eta udala libre uzten duzu erantzukizun guztietatik hark erreklamaziorik eginez gero; esan nahi baita halakoetan erantzulea izango dela interesdunaren izenean datuak komunikatu dizkiguna eta ez beste inor.
3. Zure datuen tratamendua
Ematen dizkiguzun datuak -baita herritar edo interesdunarekiko harremanetan sortzen den beste edozein ere- hainbat helburutarako tratatu ditzakegu, ematen diren udal zerbitzuen arabera, eta, nolanahi ere, harekiko kontaktua eta komunikazioa mantentzeko eta udalari eskatutako edo udalak ematen dituen zerbitzuak kudeatzeko.
Behar izanez gero, datuak hartzeko bideetako bakoitzean -webguneko formularioak, paperezko formularioak, lokuzio edo kartelak eta informazio oharrak- txertatutako informazio klausulen bitartez adieraziko dira helburu esplizituagoak eta zehatzagoak, kasuan kasu.
4. Zure datuak noiz arte gorde
Oro har, ematen dizkiguzun datu pertsonalak gordeko ditugu arreta historial bat mantentzeko, eta gure zerbitzuak modu efizientean kudeatzeko, Arrasateko herritar izaerari eusten diozun bitartean eta, interesduna zaren aldetik, ezabatzeko eskatzen ez duzun bitartean; eta, hala eskatuta ere, mantendu egingo ditugu, blokeatuta bada ere -behar den denboraz, tratamendua mugaturik-, beste helbururik izan barik, ezpada bete beharrekoak zaizkigun lege eta kontratu betebeharrak betetzea, edo gure erantzukizun guztia preskribatu arteko legezko epeak igaro arte, edo interesdunarekiko harremanetatik sortzen diren erreklamazioak bideratzeko nahiz halakoetan defendatzeko.
Beste kasu batzuetan, tratamendu jardueren erregistroan datu pertsonalen tratamendu bakoitzeko zehazten denaren mende egongo da datuak gordetzeko epea.
5. Datuak tratatzeko legitimazioa
Datuak tratatzeko legitimazioa ematen duen oinarri juridikoa era askotakoa izan daiteke: interesdunak adostasuna eman izana, lege betebeharren bat bete behar izatea, udalak interes publikoko zereginen bat bete edo dagozkion botere publikoak baliatu behar izatea, ezinbestean babestu beharreko interesak babestu behar izatea edo kontratu bat gauzatu behar izatea.
Eskatutako datuak ematea nahitaezkoa da, ezinbestekoak direnez zure eskariari erantzuteko edo gure zerbitzuak emateko. Ez badizkiguzu ematen, ezingo dugu halakorik egin.
Zure datuak ematen dizkiguzularik, modu zalantza gabean ematen diguzu adostasuna, tratatu ditzagun, esan nahi baita egintza hori zure adostasunaren baieztapen argitzat joko dela. Edozein unetan ukatu zenezake adostasun hori, helbide honetara idatziz: dpd@pers.eus
6. Zure datuak komunikatu ahal dizkiegun hartzaileak
Ematen dizkiguzun datuak hirugarren entitateei komunikatu ahal izango dizkiegu, datu lagatzailearen eta datu hartzailearen eginkizun legitimoekin zuzeneko lotura duten xedeak betetzeko, baita datu komunikazioak egiteko lege betebeharra dagoen entitateei edo erakundeei ere, edo proiektu sozialak, kulturalak edo kirolaren arlokoak nahiz lankidetza hitzarmenak edo beste garatzeko akordioetara iritsiak garen entitate edo organizazio publiko nahiz pribatuei.
Jakinarazten dizugu ezen, Estatu Batuetako enpresa hornitzaileak erabiltzen baditugu, zeinak datu pertsonaletara sarbidea izan baitezakete, gure jardueraren osagarri diren zerbitzuak emate aldera -ostatatzea, housing, software as a service, urruneko segurtasun kopiak eta mantentze lan informatikoak, posta elektronikoaren kudeatzaileak, e-posta bidalketak eta e-mail marketing, artxibo transferentziak eta abar-, enpresa horiek diferenteak izan daitezke eta denboran zehar aldatu, baina, nolanahi ere, Estatu Batuen eta Europar Batasunaren arteko Privacy Shield akordioari atxikitako enpresak aukeratuko ditugu, edo babes maila egokikotzat jo diren herrialdeetakoak, esan nahi baitu Europakoen pareko betekizunak betetzera behartzen dutela beren burua, datuak babesteari dagokionez. Edonola ere, datuak babesteko politika hau onartzen duzularik, berariaz eta modu zalantza gabean ematen duzu baimena enpresa horiei datuak komunikatzeko, jakinaren gainean zaudelarik horrek datuen nazioarteko transferentzia egitea dakarrela berekin, Europako Espazio Ekonomikotik kanpoko herrialde batera.
7. Zure eskubideak, datuak guri emanez gero
- Datuetan sartzeko: galdetu dezakezu zer datu pertsonal tratatzen ari garen, baita horien kopia eskatu ere.
- Zuzentzeko: datu pertsonalak oker egonez gero, eskatu dezakezu horiek zuzentzeko, eta osagabeak osatzeko, baita deklarazio osagarria eginez ere.
- Ezabatzeko (ahanztura eskubidea): eskatu dezakezu zure datu pertsonalak ezabatzeko, baldin eta, zertarako bildu ziren, horretarako dagoeneko beharrezkoak ez badira, adostasuna emateari uzten badiozu, legez kanpokoko tratamendurik eman bazaie edo legezko betebeharra bete bada.
- Tratamendua mugatzeko: eskatu dezakezu zure datuen tratamendua mugatzeko; hala egiten baduzu, erreklamazioak egiteko eta aldezteko bakarrik gordeko ditugu.
- Datuak eroan ahal izateko: eskatu dezakezu zure datu pertsonalak formatu egituratu batean, erabilera komuneko eta irakurketa mekanikoko batean itzuli ahal izateko guk zuri -zeuri edo zuk esaten diguzun beste norbaiti-.
- Aurka egiteko: zure datuei ematen zaien tratamenduaren aurka egin dezakezu, tratamendu hori fitxategiaren arduradunaren interes legitimoan oinarritzen bada edo publizitate xedeetarako bada.
Eskubideak erabiltzea
Eskubide horiek erabiltzekotan, eskabidea egin beharko diozu udalari, idatziz eta sinatuta, eta nortasun agiria aurkeztu, pribatutasun politika honen hasierako atalean adierazitako posta helbidera edo helbide elektronikora igorriz. Zure datuak aldatuz gero, helbide berean jakinarazi beharko duzu. Eskabide horietako edozein jasotzen dugularik, legezko epeetan erantzungo dugu.
Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean erreklamatu dezakezu. Informazio gehiago gura baduzu erabili ditzakezun eskubideen inguruan, edo horretarako formularioak eskuratu gura badituzu, jo dezakezu Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren webgunera: www.avpd.es.