2017/2018 Ura
2017/2018 Ura
Edateko, garbitzeko, jolasteko, energia sortzeko,...gauza askotarako erabiltzen dugu ura. Baina nondik dator arrasatearrok erabiltzen dugun ur hori? erabilera jasangarria egiten al dugu? erabili eta gero, errekara bueltatzen denean, zein egoeretan egiten du? zer egin dezakegu uraren erabilera neurrizkoa izan dadin? eta zer egin dezake Arrasateko Udalak uraren kudeaketa jasangarria izateko?
Galdera guzti horiek erantzuten saiatu gara ikasturte honetan, 2017/2018, uraren gaia landu baitugu herriko ikastetxeekin, Eskolako Agenda 21 proiektuaren baitan.
Aurten uraren erabilera arrazionala eta jasangarriaren aldeko baloreak transmititzen saiatu gara. Ikasleak kontzientziatzeaz batera, herriko uraren diagnostikoa egin dugu eta, horrela, Udaletxeak gauzatu ditzakeen ekintzen proposamenak aurkeztu eta ikasleek hartu ditzaketen konpromisoak zehaztu digutu Udaleko osoko bilkuran.
Hona hemen,esandako ondorio, konpromiso eta proposamenen dokumentua eta aurtengo lanak laburbiltzen dituen bideoa: