2015/2016 Bizitzeko Herria

2015/2016 Bizitzeko Herria

Aurten Bizitzeko Herria gaia lantzeko aukera izan dugu herriko ikasleekin batera eta ikusi ditugu gure herriak, Arrasate, hiri jasangarria izateko betetzea nahi ditugun ezaugarriak. Guztira 2.392 ikaslek hartu dute parte Eskolako Agenda 21 proiektuan.

Bizitzeko herria dela esaten dugu:

  • Haurren autonomia eta jolasteko guneak errespetatu eta aitortzen badira.
  • Herritarron kultur eta adin aniztasunak errespetatzen badira.
  • Denontzat irisgarria bada.
  • Bertan bizitzeko baliabideak eskaintzen badira: lana, dendak, elikagaiak, hezkuntza, etab.
  • Kalitatezko osasun zerbitzuak eskaintzen badira.
  • Kultur eta kirol zerbitzu nahikoa eskaintzen badira.
  • Herritarren parte hartzea bermatzen bada.
  • Bere ingurune naturala zaintzen bada.

Barkatu jolasten ari gara

 

 

PLENOKO DOKUMENTUA