2014/2015 Mugikortasun iraunkorra

2014/2015 Mugikortasun iraunkorra

Aurtengo gaia MUGIKORTASUN IRAUNKORRRA izan dugu. Mugikortasun iraunkorra kontzeptua ulertu eta horren aldeko jarrerak sustatzeko, gaiarekin lotutako hainbat atal landu ditugu Arrasateko ikasleekin, guztira 2.378 ikasle, hain zuzen ere.

  • Gaur eguneko mugikortasun ohiturek sortzen dituzten ondorioak ezagutu ditugu (klima aldaketa, ekosistemen suntsipena, arriskua, bizi kalitatean duten eragina…). Bereziki, arrasatearron ohituretan zentratu gara.
  • Gaur eguneko zein antzinako garraiobideen alde on eta txarrak.
  • Arrasateko garraio-azpiegiturak aztertu ditugu.
  • Arrasate herria nola antolatuta dagoen ikusi dugu (kaleen egitura).

Eta atal horiek lantzeko, hauek izan dira ikasleekin egin ditugun ekintzak:

  • Esperimentu eta behaketaren bidez, bertatik bertara ikusi ahal izan ditugu, gaur eguneko mugikortasunak sortzen dituen ondorioetako batzuk.
  • Arrasateko kale desberdinak aztertu ditugu eta mugikortasun jasangarriaren ikuspuntutik baloratu.
  • Ikasleek eskolara oinez joateko dituzten bide posibleak aztertu ditugu. Kontutan hartu ditugu, bide horietan dauden alde positiboak eta hobetu beharrekoak.
  • Arrasateko ikastetxe desberdinetako sarrerak aztertu ditugu. Mugikortasunari dagokionez, eskola ingurua ikasleentzat egokia den edo ez baloratu dugu.

 

Explorando la calle UdalpeAutoen abiadura neurtzenAsí nos gustaría que fuera Arrasate

 

 

PLENOKO DOKUMENTUA