Eskolako Agenda 2030

Eskolako Agenda 2030

Eskolako Agenda 2030 ingurumen-hezkuntza proiektu bat da, garapen iraunkorreko helburuetan (GIH) oinarrituta egongo dena, arazo ekosozial lokalen eta globalen ebazpenean esku hartzeko behar diren gaitasunak eta konpromisoak garatzea helburu duena, ikastetxeko eta tokiko ekintza eraldatzaileak sustatzen dituena. 

Nola sortu da Eskolako Agenda 2030?

2015eko irailaren 25ean, Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak aho batez onartu zuen Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda. Ekintza-plan unibertsal, integral eta eraldatzaile bat da, helburutzat duena giza garapena bultzatzea gizarte, ekonomia eta ingurumenaren alorretan.

Garapen Jasangarrirako 2030 Agendak berriro heltzen die 2000-2015 garairako ezarritako Milurtekoko Garapen Helburuei (MGH), eta bultzada berri bat ematen dio Garapen Iraunkorreko 17 Helburuak (GIH) lortzeko ekimenari. Helburu horiek gizateriarentzat eta planetarentzat garrantzi kritikoa duten bost esferatan biltzen dira: Pertsonak, Planeta, Oparotasuna, Bakea, eta Lankidetza; misio argi bat bete behar dute, eta “inor atzean geratzen ez dela” bermatu behar dute.

  • Pertsonak: Pobreziari eta goseari amaiera eman nahi diegu, modu eta dimentsio guztietan, eta gizaki orok bere ahalmena duintasunez eta berdintasunean eta ingurumen osasungarrian gauzatu ahal izatea bermatu nahi dugu.
  • Planeta: Planeta narriaduratik babestu nahi dugu, kontsumo eta ekoizpen jasangarriaren, natura‐baliabideen kudeaketa jasangarriaren eta klima‐ aldaketari aurre egiteko premiazko neurrien bidez ere; horrela, egungo eta etorkizuneko beharrei erantzun ahalko zaie.
  • Oparotasuna: Gizaki orok bizitza oparoa eta osoa izan ahal izatea bermatu nahi dugu, eta bilakaera ekonomikoa, soziala eta teknologikoa naturarekin harmonian gertatu ahal izatea.
  • Bakea: Gizarte baketsuak, bidezkoak eta inklusiboak sustatuko ditugu, izurik eta indarkeriarik gabeko gizarteak. Ezin da garapen jasangarririk egon, bakerik gabe, ez eta bakea ere, garapen jasangarririk gabe.
  • Lankidetza edo Aliantzak: Agenda hau Garapen Jasangarrirako Mundu Aliantza indartsu baten bidez ezartzeko behar diren baliabideak mobilizatuko ditugu; aliantza hori munduan elkartasun gehiagoko espirituan oinarrituko da eta pobreenen eta ahulenen beharretan zentratuko da batez ere, herrialde guztien, alde interesdun guztien eta pertsona guztien lankidetzarekin.

Garapen jasangarrirako helburuen eta izaera integratuaren arteko loturak oso garrantzitsuak dira, Agenda berriaren helburua betetzeko. Agendaren alderdi guztietan lortu nahi duguna lortzen badugu, nabarmen hobetuko dira pertsona guztien bizi‐baldintzak eta gure mundua leku hobe bilakatuko da.

17 Helburuak eta erronkak izango dira datozen 15 urteotan (2015-2030) gizateriarentzat eta planetarentzat garrantzi kritikoko esferetan ekintzak suspertuko dituztenak.

GIHak

 

Eskolako Agenda 2030 Arrasaten

 

Arrasateko Udalak 1999.urtean eman zuen iraunkortasunerantz lehen urratsa, Ingurumenaren eta Garapen Iraunkorraren aldeko adierazpen instituzionalarekin. 2000.urtean sinatu zituen “Aalborgeko eskutitza”, “Iraunkortasuneranzko Hirien Gutuna” eta “Oinezkoen eskubideen Europako Gutuna”.

2003.urtean onartu zen Arrasateko Tokiko Iraunkortasuneko lehen Ekintza Plana eta urte berean sinatu zen hitzarmena Eusko Jaurlaritzarekin, Eskolako Agenda 21 (EA21) proiektua garatzen hasteko. Tokiko Iraunkortasuneko Ekintza Plan berria onartu zuen Udalbatzak 2009.urtean.

Arrasaten 2003-2004 ikasturtean hasi ginen EA21 proiektuarekin. Lehenengo ikasturte horretan Zaborra gaia landu genuen eta Mesedeetako Andra Maria Ikastetxeak eta Arizmendi Ikastolak hartu zuten parte (San Viator Handi, San Viator Txiki, Ferixalekua, Sta Teresa, Gazteluondo eta Almen).

2004-2005 ikasturtean aurreko ikastetxeez gain, Arrasateko institutuak ere parte hartu zuen eta 2007-2008 ikasturtean Arrasateko Herri Eskola gehitu zen. Beraz, gaur egun, Arrasateko ikasle guztiek parte hartzen dute proiektu honetan, lehen hezkuntzan, derrigorrezko bigarren hezkuntzan eta batxilergoan.

 

EA21etik EA2030era

2020-21 ikasturtean egin da Eskolako Agenda 21etik Eskolako Agenda 2030ra trantsizioa, proiektuan parte hartzen dute Arrasateko ikastetxe guztiek, horretarako, Udalako Ingurumen Eskolaren laguntza jasoz.

Ikasturte bakoitzean ikastetxeek aukeratutako gaiaren inguruan herriko diagnostikoa egiten laguntzen diegu ikasleei; gaia ezagutzera ematen dugu eta ondorioak lantzen ditugu. Diagnostiko fasean ikastetxeetara hurbiltzen gara eta kalera irteten gara herriko egoera zein den aztertzeko. 

Alumnos en Santa Bárbara herriko diagnostikoa egiten elikaduraren gaiean (2).JPG

Geroago, Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak Udalako Ingurumen Eskolara ere etortzen dira gaia sakonean lantzeko.

Udalako Ingurumen Eskolan Auzotik ibilaldiak egiten ditugu

Gero, ondorioak, proposamenak eta konpromisoak eztabaidatu egiten ditugu ikastetxeen arteko foroetan, denon artean dokumentu bakar bat adosteko. Azkenik, dokumentu hori Udal Gobernuari helarazten diogu ezohiko pleno batean.

Ikasleak Udaleko plenoan Ikasleen ordezkariak Udaletxean

 

Hona hemen urte guzti hauetan landu ditugun gaiak eta parte hartu duten ikasle kopuruak:

Ikasturtea

Landutako gaia

Ikasle kopurua

Plenoko dokumentua

Boletina

2003/2004   

Zaborra

1968

03-04 ikasturtea

Boletina 03-04

2004/2005

Ura

1946

04-05 ikasturtea

Boletina 04-05

2005/2006

Energia

1508

05-06 ikasturtea

Boletina 05-06

2006/2007

Zaborra, ura eta energia

1470

06-07 ikasturtea

Boletina 06-07

2007/2008

Kontsumoa

1.850

07-08 ikasturtea

Boletina 07-08

2008/2009

Publizitatea

1.895

08-09 ikasturtea

Boletina 08-09

2009/2010

Ekitatea

2.040

09-10 ikasturtea

 

2010/2011

Zarata eta uhin elektromagnetikoak

1.631

10-11 ikasturtea

 

2011/2012

Elikadura jasangarria

1.917

11-12 ikasturtea

 

2012/2013

Bioaniztasuna

2.044

12-13 ikasturtea

 

2013/2014

Bioaniztasuna

2.303

13-14 ikasturtea