Kobazuloak eta historiaurrea
Kobazuloak eta historiaurrea
Egonaldi honetan, ikasleek kobazuloak nola sortzen diren ezagutuko dute, baita bertan gordetzen ziren historiaurreko animaliak eta gizakiak ere.
Oinez joango gara Udalatik Lezetxikiko aztarnategi ospetsuraino, bertan, aztarnategia bisitatzeaz gain, izen bereko kobazuloa esploratzeko aukera izango dugu. Horrekin batera, historiaurreko teknikak erabiliko ditugu sua egiteko eta elementu naturalak erabiliko ditugu geure pinturak sortzeko.
Oharra: jarduera hau LHko 3. zikloari eta DBHko 1. zikloari zuzenduta dago soilik.