Errekako bioaniztasuna

Errekako bioaniztasuna

Programa honen bidez, ibai-ekosistema bat ezagutuko dugu. Ikasleek ibaian bizi diren animaliak eta landareak ezagutuko dituzte, eta hauek babestearen eta kontserbatzearen garrantziaz jabetuko dira.

Horretarako, ibilbide bat egingo dugu ibaian zehar eta parametro fisiko-kimiko desberdinak neurtuko ditugu. Gainera, zenbait mikroorganismo hartuko ditugu, ondoren, laborategian, lupen bidez behatuko ditugunak. Azkenik, informazioa eta datuak fitxetan jasoko ditugu eta memori jolasak erabiliko ditugu kontzeptuak barneratzeko.

 

Oharra: jarduera hau LHko 3. zikloari eta DBHko 1. zikloari zuzenduta dago soilik.

 erreka aztertzen

oxigenoa neurtzen

laborategian