Kontsumo jasangarria
Kontsumo jasangarria
Programa honetan, gure kontsumo-ohiturei eta hauek ingurumenean daukaten inpaktuaren inguruan hausnartuko dugu, adibidez, erabili eta bota filosofia izango dugu aztergai.
Hainbat jolas-jardueraren bidez, honako alderdi hauek jorratu ditzakegu:
- Elikadura jasangarria: jatorria, ekoizpen-ereduak, banaketa-kateak, kontsumoa. Inguruko baserriei eta bertako baratzeei esker, bertako produktuak bertatik bertara ezagutu ditzakegu. Gainera, gure baratzean lan txikiak egin ahal izango ditugu.
- Plastikoen erabilera: plastikoen bizitza, ingurumen-inpaktuak, horiek ez erabiltzeko alternatibak, etab.