Zelan lortu TAO txartela
Zelan lortu TAO txartela
Bertakoen txartelak urriaren 4tik aurrera tramitatu ahal izango dira TAOren bulegoan. Gomendatzen da TAO inprimakia eta dagokion dokumentazioa beteta eroatea, tramitazioa arintzeko. Bete dutenek berariazko postontzi batean utzi ahal izango dute, TAOren bulegoan bertan. Datuak egiaztatu ostean, informazioa zuzendu behar izanez gero, bulegoko langileak zurekin harremanetan jarriko dira.
BERTAKOEN TXARTELA
Bertakoen txartela eskuratzeko, agiri hauek (fotokopiak) aurkeztu beharko dira:
- NAN, bizileku txartela edo pasaportea.
- Eskatzailearen gidabaimena.
- Ibilgailuaren zirkulazio baimena.
- Ibilgailuaren fitxa teknikoa.
Interesdunek ibilgailua izanez gero finantza errentamenduko erregimenean, aurkeztu beharko dute, gainera, ibilgailuaren asegurua, zeinetan agertu beharko baita ohiko gidaria dela.
Bertakoen txartela eskuratzeko baldintzak:
- Ibilgailuaren jabea izatea ohiko bizilekua Arrasaten duen pertsona fisikoa, eta, beraz, erroldatuta egotea dagokion “azpigune”an dagoen helbideren batean. Ondorio horietarako, ibilgailuaren jabetzat joko da ibilgailuaren zirkulazioko baimenean hala jasota dagoena.
- Ohiko helbidea, udal erroldan eta trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren erroldan jasota dagoena, bat etortzea.
HERRIKO MERKATARI TXARTELA
Herriko merkatari txartela eskuratzeko, agiri hauek (fotokopiak) aurkeztu beharko dira:
- IFK
- Jarduera ekonomikoen gaineko zerga.
- Eskatzailearen gidabaimena.
- Ibilgailuaren zirkulazio baimena.
- Ibilgailuaren fitxa teknikoa.
Ibilgailu errotulatuentzako txartelen kasuan, ibilgailuaren argazkiak aurkeztu beharko dira, jardueraren errotulazioa ikusteko.
Herriko merkatari txartela eskuratzeko baldintzak:
- Hirigintza eta zerga arloan legeztatutako jarduera ekonomikoek establezimenduak edukitzea dagokion “azpigune”an, eta establezimendu horien ibilgailua erroldatuta egotea Arrasateko Udalaren trakzio mekanikoko ibilgailuen zergaren erroldan, establezimenduaren helbide berean.
- Ibilgailu errotulatuaren txartelaren kasuan, nahitaezkoa izango da ibilgailua errotulatuta egotea, nahiz eta ibilgailua establezimenduaren helbide berean erroldatuta ez egon, betiere ibilgailuaren titularra (jabetzan edo finantza errentamenduko erregimenean) establezimenduan garatzen den jardueraren titular bera bada.