Zer da SHREC?
Zer da SHREC?
SHREC proiektua
Proiektuaren xedea da CO2 emisioen murrizketan eragitea, energia berriztagarrien erabilera sustatzearen puruz.
Europako lurralde desberdinetako zortzi kide ditu SHREC proiektuak:
Liderra:
- Herbehereak- Groningengo Hanze University of Applied Sciences
Kideak:
- Eslovakia – Slovak innovation and energy agency
- Lituania – Vilnius Gediminas Technical University
- Italia – Piamonte Region
- Euskadi – Arrasateko Udala
- Frantzia – Auvergne Rhône-Alpes Energy Environment Agency ( AURA-EE)
- Suedia – Mid Sweden University
- Errumania - Muntenia Hegoaldea Eskualdeko Garapen Agentzia
Proiektuaren helburuak
- Nazioko eta tokiko politikak hobetzea, energia-iturri berriztagarrien kuota handitzeko
- Energia-iturri berriztagarrien ekoizpena eta kontsumoa sustatzea
- Energia berriztagarri zein teknologia berrietan enpresen inbertsioa sustatzea
- Energia-kontsumitzaileen inplikazioa handitzea
- Energia berriztagarriak iturri alternatibo gisa erabiltzearen garrantziaz gehiago jabetzea eta kontzientziatzea.
Proiektuak lau urte iraungo du, 2019ko abuztuaren 1etik 2 2023ko uztailaren 31arte. 2 fasetan banatuko da: 1. Fasea( 3urte) 2. Fasea (urte 1).
Proiektuaren aurrekontua guztira 1.844.165 €koa da eta Europako FEDER funtsak 1.567.540,25 € jarriko ditu, hau da, proiektu osoaren %85a. Arrasateko Udalari dagokion aurrekontu zatia 164.448€ litzateke, eta hortik Europak finantzatuko lituzke 141.474€, eta gainerako 22.974€ak, Arrasatek beregain hartzeko izango lirateke. Aurrekontu hau lau urtetan zehar banatuko litzateke; 2019ko aurreikuspena 18.000 € arteko gastua gauzatzea.
Edukiak
Shrec proiektuak lanketa hauek burutuko ditu:
- Eskualde bakoitzeko politikak aztertzea
- Esperientziak trukatzea eta ikaskuntzak sortzea bazkideen artean
- Eskualde bakoitzeko intereseko eragileen parte-hartzea sustatzea
- Praktika egokiak identifikatu eta partekatzeko.
- Eskualde bakoitzeko politika publikoen aplikazioa hobetzeko.
- Bazkide bakoitzaren tokiko ekintza plana zehaztea eta inplementatzea
Arrasateko Udalaren eginbeharra
- Tokiko eragileen talde bat sortu, energia berriztagarrien eta CO2 emisioen murrizketaren arloari lotuta
- Proiektuaren bazkide europar guztiekin batera lehenengo fasean garatu beharreko jardueretan parte hartu beharko du sei hilero antolatuko diren talde bileretan. Lehena Groningenen izango da , 2019ko urriaren 29an.
- Talde bilera bakoitza amaitutakoan, tokiko eragileekin jasotako ikasketak partekatu beharko ditu lan saio batean.
- Bileretan parte hartzeko eztabaidatzeko dokumentazioa eta materiala prestatu beharko du, bere lurraldean eta bere eragileekin landutako ondorioak azaltzeko.
- Bi praktika on identifikatu beharko ditu partekatzeko.
- Proiektu kideentzako bertan Arrasaten bisita-ekitaldi bat antolatu beharko du. (2022an)
- Arrasaterako ekintza plan bat gauzatu beharko du bigarren fasean.