Non jan
Non jan
Ikusmenaz, usaimenaz eta, batez ere, dastamenaz gozatzeko, hiru proposamen ditugu zuretzat Arrasaten:
Jatetxeak
Tabernak
Kafetegiak
Jatetxeetan jan ahal izango duzu kartan, eguneko menua eta, kasu batzuetan, pintxoak, plater konbinatuak eta ogitartekoak. Jatetxe batzuek jangelaz gain badute taberna ere eta, oro har, herriko taberna eta kafetegi gehienek aukera emango dizute, bertako txakolin edo sagardo freskagarri batekin, pintxoez disfrutatzeko.
Gogoratu, gainera, aste barruan egun batzuetan pintxopotea dagoela.