Udalatxeko igoerak
Udalatxeko igoerak
Gailurreko ertz harritsuek zerra itxura ematen diote. Gandorreko tontor nagusiak dira: mendebaldetik ekialdera, Ormetako gaina (979 m), Ustapeko punta (1.026 m) eta Udalatx (1.117 m).
Gailurrera igotzeko, hiru ibilbide daude aukeran: Udalatik lehena, Besaidetik bigarrena eta Kanpanzartik hirugarrena.
Ibilbideen profila eta informazioa
Informazio gehigarria
Udalatxeko arrezife pinakulua: hura osatzen dute Kretazeo aldiko konplexu urgondarreko kareharriek. Jatorri biologikoa du, eratua sakonera txikiko ur garbi eta ondo oxigenatuetan, eta nabarmentzen zen ur azpiko erliebean modu isolatuan. Gaur egun egitura hori gailentzen da Arrasateren gainean modu ikusgarrian.
Harkaiztegiko hegaztiak: Udalatxen ikusi daitezke hegazti interesgarri ugari, sai arrea, sai zuria, belatza, belatxinga, mokohoria edo mendi tuntuna.
Asentsio ermita aztarnak: antzinako eremitorioaren aztarnak daude ia mendiaren tontorrean, zelaigune txiki baten gainean, hegoaldeko hegal malkartsuan zintzilik.
Bernardo de Balbuena poetak, 1585 urtean jaioa, “El Bernardo” bere olerki epikoan, aipatzen du gudari bat Karlomagnoren kontra Orreagako batailan parte hartu zuten zaldunak zerrendatzean. Orreagako egitandia ustez 777. urte ingurukoa da, baselizaren antzinatasuna erakusten duena.
“Gure fedeak erakusten duen argira etorri zen
Arbade santu monjearen otoitzengatik
Udalatxeko harkaitz altuan bizi dena
Eta mundua zuzentzen du bere baselizatik”
XVI. eta XVII. mendeetan mezak ospatzen ziren bertan, inguruko ermitak lotuz ospatzen zen hiru eguneko errogatibetan. 1773. urtean mezak debekatu ostean, eraitsi egin zuten, eta hango teilak herrira jaitsi zituzten.
Inguruko beste aukera batzuk