SL-Gi 42 Kurtzetxikiko bira
SL-Gi 42 Kurtzetxikiko bira
Informazio gehigarria
Kurtzetxikiko ikuspegiak: Kurtzetxikiko Larragain tontorretik mendebalderantz Leintz bailara osoa, eta ekialderantz Aizkorri mendikatearen ikuspegia.
Gotorlekua: Larragaingo gailurrean eraiki zuten aldibaterako defentsa gotorlekua, material iraunkorrik barik egina. Napoleonen garaiko gerretakoa, erretiradan eraikia, edo karlistadetakoa izan daiteke, XIX. mendekoa. Gauregun bere forma bakarrik antzeman daiteke erliebean.
Elurzuloa: putzua dago lurrean zulatua, eta kareharriz eta hareharriz inguratuta beheraino. Hortik ateratako izotzaz egiten ziren izozkiak eta sorbeteak. Erabiltzen zuten ere edariak hozteko eta meningitisa bezalako gaitzak sendatzeko.
Artadi kantauriarra (Quercus ilex): klima mediterraneoari lotutako basoa itxia dugu, gorde dena gainazaleko lurzoruetako eremuetan. Horri lotuta daude klima mediterraneoko espezie tipikoak, adibidez endalaharra (Smilax aspera).