PR-Gi 96 Udala-Besaide
PR-Gi 96 Udala-Besaide
Informazio gehigarria
Udala auzoa: baserri giroko auzo honetan San Esteban eliza dago, Udalatx mendiaren magalean. Haren sabaia eraiki zuen Juan Bautista de Salturri hargin maisuak 1609an, eta aldare nagusia, berriz, eraiki zuten Antonio Antiak eta Manuel Olaranek 1763an. Aurrealde erromanikoa du. Jaiak ospatzen dira abuztuaren 3an.
Elurzuloa: putzua, orain dela 500 urte lurrean zulatua, inguratuta dago beheraino kareharriz eta hareharriz. Handik ateratzen ziren izotz zatiekin egiten ziren izozkiak eta sorbeteak. Erabiltzen zen ere edariak hozteko eta meningitisa bezalako gaitzak sendatzeko.
Iñustegiko istinga: errekasto honen ertzean Iñustegiko labaderoa eraiki zuten antzina. Gaur egun, ez dago haren aztarnarik, baina leku horretan sortu da bioaniztasun gordailu garrantzitsu bat: Iñustegiko istinga, putzu artifiziala berriki hondeatua. Halako hezegune txikiak premiazkoak izaten dira hainbat anfibio, burruntzi eta ugaztun ertain eta txikientzat. Inguruan egurrak pilatu dira, gordeleku bikainak bertako goroldio, liken, onddo, ornogabe, anfibio, hegazti eta ugaztunentzat.
Gazeagako karobiak: multzoa osatzen dute hiru karobik eta jausitako txabola batek. Karobietan, beroaren bitartez, kareharria kare bilakatzen da. Leku babestuetan kokatzen ziren, bideren baten ondoan. Lana egiten zen apirilean eta abuztuan, batez ere, garia erein eta uzta jaso ostean.
Besaide: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa elkartzen diren tokian eraiki zen monumentu bat 1950eko hamarkadan, mendian hildako mendizaleen oroimenez. Handik gertu, eskaileretan behera, beste monumentu bat dago, 1990ean egina Yoshin Ogata artista japoniarrak. Gaur egun, irailaren hirugarren domekan, ekitaldi bat antolatzen da mendian hildako mendizaleen oroimenez.
Artadi kantauriarra (Quercus ilex): klima mediterraneoari lotutako baso itxia dugu, gorde dena gainazaleko lurzoruetako eremuetan. Horri lotuta daude klima mediterraneoko espezie tipikoak, adibidez endalaharra (Smilax aspera).
Inguruko beste aukera batzuk