Herrigunea-Bedoña

Herrigunea-Bedoña

Ibildearen profila eta informazioa

CC0 Arrasateko udala ~ Herrigunetik Bedoñara ibilbidearen profila

Deskargatu ibilbidearen PDFa

Informazio gehigarria

Santa Eulalia eliza: estilo errenazentistako eliza da eta mendebaldeko leihoan elementu erromanikoak ditu. Abenduaren 10ean ospatzen da Santa Eulalia eguna. Handik gertu daude Koldobika Jauregiren Dragoiburu eskultura eta Loramendi poeta ezagunaren oroitarria.

Artazubiaga: baserritik gertu daude Artazubiaga leinuaren dorretxearen aztarnak. Hango jaunak, Juan Bañez de Artazubiaga, etxea erretzea agindu zuen (XV. mende erdialdera), ez baitzuen Oñatiko kontearen menpe ikusi gura, hau da, dominazio feudalaren menpe. Haren ondorengoek, jauregi eder bat eraikiarazi zuten herrigunean (Resusta kalean). Armarrian dorretxe bat sutan agertzen da eta esaldi hau irakurri daiteke: “Pro nostri generis libertate combusta” (Gure leinuaren askatasunagatik errea).

Landazabal atlantikoa: giza jarduerak baserri inguruan sortutako ekosistema konplexu eta aberatsa da. Landak eta soroak, heskaiak mugatuta ditu. Garai batean Arrasateko paisaia nagusia izan zena, ondo gorde eta zaindu beharreko altxor preziatua bilakatu da.
San Jose eta Andra Mari Zuriaren ermitaren aztarnak:
gaur, San Josepe izenarekin ezagutzen dugu eta horma batzuk gelditzen badira ere, 1950eko hamarkada arte leku garrantzitsua izan zen Arrasateko baserritarrentzat. Urtero, udaberrian, Arrasateko herritarrek San Joseren Zaindaritza eguna ospatzen zuten baselizaren inguruan dagoen dantzaleku eremuan.
 

Inguruko beste aukera batzuk

Argazkiaren data 2006/10/03. Flickr-en ikusia 2018ko urtarrilaren 10an. https://flic.kr/p/oZcGe.Tamaina eta kolorean hainbat aldaketa egin zaizkio irudiari eta testua gehitu.  Arrasateko erdigunea eta Bedoña auzoa batzen dituen PR-Gi 91mendi ibilbideari buruzko informazioa. Argazkiaren data 2014/03/18, Flickr-en ikusia 2018/01/09 https://flic.kr/p/m6Addz. Tamaina eta kolorean hainbat aldaketa egin zaizkio irudiari eta testua gehitu.  Arrasateko erdigunea eta Oñatin dagoen Arantzazu santutegia batzen dituen PR-Gi 106 mendi ibilbideari buruzko informazioa. Ibilbidea Arrasateko Bedoña elizatetik eta Aretxabaletako Urkulu urtegiaren inguruan kokatzen diren elizateetatik pasatzen da, Aizkorri-Aratz parkearen sarbide naturaletik.Irudiak eskubide guztiak babestuak ditu eta egileak baimentzen dio Arrasateko udalari, soilik, turismo webgunean erabiltzeko. Argazkiaren data 2017/03/19.  Arrasatetik abiatzen den SL-Gi 42 mendi ibilbideari buruzko informazioa.Arrasateri bira ematen dion mendi ibilbideari buruzko informazioa.