Arrasateko bira
Arrasateko bira
Informazio gehigarria
Santa Eulalia eliza: Estilo errenazentistako eliza honetan leihoetan elementu erromanikoak antzematen dira mendebaldeko fatxadan. Abenduaren 10ean ospatzen da Santa Eulalia eguna. Handik gertu dago Koldobika Jauregiren Dragoiburu eskultura, Arrasate zaintzen.Antoniñako mineral garbitokia: minerala, Meatzerreka inguruko meatzeetatik aterata, airetiko kable bidez ekartzen zen honaino, hemen txikitu eta bahetzeko.Gero, tromel batean garbitzen zen, lurrak, buztinak eta materia organikoa kentzeko. Prozesu horren ostean, kamioietan kargatu eta Bergarako labe garaietara eramaten zen bereziki. Balio gabeko materiala pilatzen zen errekaren ibilguan, presaren ateak ireki eta ebakuatu arte.
Galarragako koba: Isabel II erreginaren bisita zela eta, marmolezko oroitarri bat jarri zen haren omenez, eta irakurri daiteke: “Isabel II y su augusta madre Doña María Cristina, 21 de agosto de 1845. La Serma. Infanta Doña María Luisa Fernanda, 28 de agosto de 1845”. Oroitarri hori kobaren barrenean dago.
San Esteban eliza: sabaia eraiki zuen Juan Bautista de Salturri hargin maisuak 1609an, eta aldare nagusia, berriz, Antonio Antiak eta Manuel Olaranek 1763an. Aurrealde erromanikoa du. Bertako jaiak abuztuaren hasieran ospatzen dira.
Santa Ageda bainuetxea: garai batean inguru hartan zeuden uretzak zirela-eta oso ezaguna zen. Ilustrazioaren jarrera izan zen higienearen eta osasunaren aldekoa, eta horren eraginez 1825. urtean eraiki zen Santa Ageda bainuetxea. Antonio Cánovas del Castillo gobernu presidentea anarkista batek hil izanak gainbeheran jarri zuen bainuetxearen ospea 1897an. Berrirekitzea kudeatu zuten Hospitalarias de San Juan de Dios ordenak eta Hermanas del Sagrado Corazón ordenak, eta orduan eman zitzaion gaur egun duen gaixoetxe funtzioa.
Salturri baserria: etxe honetan jaio zen Juan Bautista de Barrutia y Pérez de Umendia (XVII. mendean), Armadako kapitain adoretsua Cartagena de Indiasen. Erdi Aroko egitura mantentzen duen baserriak leiho eta arku zorrotzak ditu. Harrizko eraikin sendoan bizi zen burdin hobien ugazaba.
Kobaundi (Garagartza): kobazuloa sortu zen higadura bidez, urak harkaitzean egina milaka urtean. Kobatik erreka bat igarotzen da, urak harkaitza zulatu baitu alde batetik bestera.
Santa Ageda eliza: errepide ondoan, gaixoetxeko lorategia inguratzen duena, Santa Ageda eliza dago, XVI. mendearen erdialdean eraikia. Eliza horretan ikusi daiteke erretaula erromanista interesgarri bat.
Inguruko beste aukera batzuk