Bidegorriak

Bidegorriak

Bidegorriak egitasmoa da azpiegitura sare bat, Gipuzkoako hiri arteko motorrik gabeko mugikortasuna garatzeko. Sare hori osatzen duten bideak udalen eta Foru Aldundiaren ardurapean daude. Arrasaten momentuz, ardatz nagusi bi daude eraikita. Eskoriatza-Oñati/Bergara adarra, garai bateko Vasco Navarro trenaren bidetik pasatzen dena, eta Musakola-Garagartza adarra.

Bidegorriei buruz informazio gehiago behar baduzue klikatu hemen.

 

 VASCO NAVARRO bide berdea

FAMILIAREKIN ARRASATETIK

 

  • Ibilbidea: joan-etorria
  •  
  • Zailtasuna: erraza
  •  
  • Lurzorua: bidegorria
  •  
  • Hasiera: Arrasate

 

ARRASATE (EROSKI) > SAN PRUDENTZIO

Joan-etorria, 10 km guztira (24 km Bergarara edo Oñatira hurbiltzen bagara)

Gipuzkoako Arrasate herriko Eroski supermerkatutik abiatuta, Vasco Navarro trenbidearen bide berdearen tarte txiki bat egin dezakezue Bergara eta Oñatirako bidean, San Prudentzioko bidegurutzeraino. Zailtasunik gabeko 10 kilometro soilik joan-etorriko ibilbide batean, non txikienek gozatu ederra hartuko duten, inolako arriskurik gabe, gainera.

       edo deskargatu hemen

 

Beste aukera batzuk

Bidegorriez gain, Arrasateko natura bideek ere aukera ezin ederragoa eskaintzen dute BTT bizikletarekin gozatzeko.

Argazkiaren data 2010/10/03. FLICKR-en ikusia 2017/11/02 https://flic.kr/p/8JoAu8.  Tamaina eta kolorean hainbat aldaketa egin zaizkio irudiari eta testua gehitu.Birzikleta azoka. Bigarren eskuko bizikleten azokaLiglia Renata Delgado. Argazkiaren data 2013/12/01, Flickr-en ikusia 2018/01/11an https://flic.kr/p/hZqrRhTamaina eta kolorean hainbat aldaketa egin zaizkio irudiari eta testua gehitu.