Ondarea

Ondarea

Arrasateko kaleek gordetzen dituzte egitura urbanistiko eta eraikin multzo interesgarriak. Hiri gutuna jaso zuenetik, 1260 urtean, Mondragon hiribilduko lehen biztanleakherria antolatzen hasi ziren plano ortogonal baten inguruan.

Plano ortogonal hura forma obalatua zuen hesi batek ixten zuen, eta gotorleku horren barruan kaleak eta kantoiak zabaldu ziren, eta orubeetan etxeak, baselizak eta parrokia eraiki ziren. Hesiak babesten zituen orduko mondragoetarrak eta, hiribildura sartzeko, hainbat ate zabaldu ziren harresian.

Baina hazkunde ekonomikoaren eta demografikoaren ondorioz, herria hiribildutik kanpo hazten hasi zen, eta errebal berriak eraiki ziren. Haietan eraiki ziren etxe berriak eta komentuak.

Industrializazioak, beste iraultza berri bat ekarri zuen herrira, han-hemenka, lantegi berriak zabaldu ziren eta, haiek ere, industria ondare ederra utzi digute ondorengo belaunaldioi.