Natura

Natura

Arrasatera hurbiltzen bazara gure erliebe gorabeheratsuak sortutako paisaia ederrez jabetuko zara. Protagonista nagusia da Udalatx mendia (1.117 m) eta, harekin batera, inguratzen gaituzte Anboto, Kurtzebarri, Murugain (778 m) eta Kurtzetxiki (532 m) mendiek, azken horiek txikiagoak. 

Arrasate zabaltzen da mendi atean, haran estuetan, Deba eta Aramaio errekek eginak, paisaia berdez inguratuta. Pinudia nagusi den arren, badira herrian txoko bereziak, hostozabalek osatutakoak, eta artadi kantauriarra bezalako berezitasunak. Aukera izango duzu horiek bisitatzeko, webgune honetan proposatu bezala, mendi ibilbideak egiteko, eta arratsaldean atseden hartu ahal izango duzu herriko birika berdeetan. Hurbildu zaitez Arrasateko parkeetara.

Zenbait aukera naturaz gozatzeko

 

Argazkiaren data 2010/10/03. FLICKR-en ikusia 2017/11/02 https://flic.kr/p/8JoAu8.  Tamaina eta kolorean hainbat aldaketa egin zaizkio irudiari eta testua gehitu.© Mikel Otaduy ~ Arrasateko parkeei buruzko informazioa