Jaiak

Jaiak

Arrasateko jai nagusiak San Joanak dira. Lau-bost egunez, adin guztietarako ekintza eta ikuskizunak aurkituko dituzue herriko kale eta plaza nagusietan. Egunez zein gauez, beti izango duzue giro paregabea.

Hurrengo hitzordu nagusia, urriko lehen ostiralean dugu, Maritxu Kajoi egunean. Tradizio luzeko jaia ez izan arren, dezente errotuta dago arrasatearren eta bisitarien artean. Jendea dotore baino dotoreago jantzita ikusteko aukera izango duzue, tabernaz-taberna, txikiteoan.

Abenduan, hilaren 22an ospatzen dugu Arrasaten Santo Tomas feria edo “Santamasak”. Ospatzeko erregearen baimena zuen Euskadiko feriarik zaharrena da, 1351az geroztik antolatzen baita.

Arrasateko erdiguneaz gain, inguruneko auzoek ere jai interesgarriak ospatzen dituzte.