Gure ingurua
Gure ingurua
Deba ibaiak, Arrasatetik igarotzen baita, Gipuzkoako eskualde bi zeharkatzen ditu: Debagoiena eta Debabarrena. Biak Erdi Aroko jauntxo feudalen lurrak, ospetsu egin zirenak altzairuen galdaketarekin eta armagintzaren garapenarekin. Gaur egun, bertako herriak dira Gipuzkoako eta Euskadiko ekonomiaren eragile garrantzitsuenetarikoak.
Hurbildu eta gozatu gure bailararen paisaiaz. Barrualdean topo egingo duzu mendi harrigarriekin, eta kostaldean, berriz, aukera izango duzu bainatzeko Kantauri itsasoaren olatu urdinek bustitzen dituzten hondartzetan.
Ibaiaren ibilguaren 58 kilometroan dauden herri guzti-guztiek ondare historiko-artistiko txundigarria dute, Leintz Gatzagan hasi eta Debaraino. Gainera, ondare hori gizarteratzen duten museo jantziak daude. Ez dago aitzakiarik Arrasate abiapuntu moduan hartu eta errotik ezagutzeko egiazko Euskadi. Gure lurraldea, hiru hiriburuak, Donostia, Bilbo eta Gasteiz baino gehiago baita. Hala nola, Euskadi inguratzen duten Nafarroa eta Iparraldea primeran ezagutu daitezke Arrasatetik abiatuta.
Gainera, Euskadi da plato zinematografiko ikaragarri ederra. "Ocho apellidos vascos", "Handia" edo "Game of thrones" horrela azalerazi dute mundu osoko zine eta telebistetan. Baina esan beharra dago dragoiaren lurraldea ez dagoela Gaztelugatxe uhartean edo Zumaiako Itzurun hondartzan. Dragoiaren oinatzak daude Arrasaten, Murugain mendian.
Bertan, eta Anporreta aldean ere bai, bizi izan ziren zoritxarreko hainbat bataila 1936ko Gerran, famatu egin zituztenak Gernika, Eibar eta Elgetako Intxorta mendiak. Euskadiko barrualdean Urkiola eta Aizkorri-Aratz parke naturalez inguratuta, eta oso gertu Urdaibai Biosfera Erreserbatik, kostaldean.
Baliabide natural horiek guztiak ustiatu dira betidanik gure lurraldean eta, zientzia eta teknologia garatzen ziren heinean, Debagoiena bilakatu zen, hiru garai historikotan, hezkuntzaren eragile nagusi. Ez bakarrik Euskadin, baita orduko Espainiako Erresuman ere. Hori horrela, merezi du ezagutzea Oñatiko Sancti Spiritus unibertsitatea, Euskadiko unibertsitaterik zaharrena. eta Bergarako Errege Seminarioa, Estatuko lehen unibertsitate teknikoa. Elhuyar anaiek wolframa isolatu zuten laborategien jabe zen erakundea. Gaur egun, eskualdeko hezkuntzaren hauspoa, Arrasaten, bizirik mantentzen du Mondragon Unibertsitateak, kooperatibismoaren babesean sortua.
Baina euskaldunok gatza eta piperra maite ditugu. Gatza gertu dugu Añanan, eta are gertuago Leintz Gatzagan. Piperrak, berriz, Gernikan eta Ibarran dira famatuak. Gure eskualdean beste barazki bat ere ekoizten da, Amerikatik inportatutakoa, Aretxabaletako tomate larrosa. Udan protagonista nagusia da gure mahaiaren inguruan egiten ditugun ospakizunetan. Gure ortuko produktuekin batera, beti dago Arabako Errioxako ardoa eta, noski, txakolina ere bai, gure eskualdean ekoiztutakoa. Ardoa da gure jaien protagonistetako bat; gonbidatzen zaituztegu Arrasatera hurbiltzen Maritxu Kajoi egunean, txikiteroen festara.
Ezagutu Deba ibaiaren bailara
Ezagutu euskaldunen lurraldea