Albisteak
Nordic Walking hastapena ArraSasoirekin
Maiatzaren 28an, Nordic Walking edo Ipar Martxaren hastapenaren inguruko ikastaro laburrak eskainiko dira “ArraSasoi: hamabi hile, hamaika gai” programaren barruan. Doakoa da parte hartzea (lehentasuna izango dute abonatuek) eta egin behar den bakarra Musakolako kiroldegian izena ematea da.
Arrasateko Udalak abian jarri du turismo informazioaren web atala bere webgunean.
Helburua da udalerriko turismo informazioa bisitariaren eskura jartzea. Informazio praktikoa topatu daiteke: zer egin, bisita gidatuak, natura bideak, ostatuak, agenda…
Udaberriko oporrak gaztegunean eta ludotekan
Opor hauetarako egitarau bereziak antolatu dira ludotekan (3-11 urtekoentzat) eta gaztegunean (12-17 urtekoentzat).
Martxoak 8k, Emakume baserritar eta artisauen azoka
Azoka Martxoaren 9an izango da
Zuhaitz Eguna 2019
Aurten, joan zen urtean bezala ez da izango landaketa arrunta, ez dira landatuko zuhaitzak lursail garbi batean, baizik eta basoaren barruan, Hidalgobasoko hariztiaren barruan.
Debagoieneko postre lehiaketa 2018
Izena emateko azken eguna, azaroak 15 izango da.
Artestura Feministak erakusketa ikusgai Emakume Txokoan
Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen Etxeen Sareak Artestura Feministak erakusketa ibiltaria antolatu du eta urriaren 17tik azaroaren 15era bitartean, Arrasateko Emakume Txokoan izango da ikusgai
Debagoieneko V. txakolin eguna
Uztailaren 21ean Arrasaten izango da Arrasaten hilero hirugarren larunbatean antolatzen den azokaren barnean
Kanpanzarrera oinez
Zapatuan, Kanpanzarren, ospatuko da Arrasate, Elorrio eta Bergara udalerriko Angiozar auzoa anaitzen dituen san Ignazio Erromeria.
Lezetxiki, goazen etxera!
Lezetxiki da Iberiar Penintsulako hamar aztarnategi klasikoren artean garrantzitsuenetariko bat. Duela 90 urte baino gehiago, ezagutarazi zuten Justo Jauregi-Arraburu apaiz arrasatearrak eta haren laguna zen Jose Migel Barandiaran ataundar famatua.
Arrasateko natura bideak proiektuak dagoeneko bere fruituak ematen hasia da
Arrasateko mendi eta auzo bideak balorean jartzeko proiektua abian jarri zen 2017ko udaberrian
Arrasateko alde zaharra, ateak sekula ixten ez dituen museoa
Museoen Nazioarteko Kontseiluaren Arabera (ICOM), museoak, ikasketa eta heziketa helburuekin arte, zientzia bildumak, eta balio kulturala dutenak oro har, eskuratu, kontserbatu, ikertu, komunikatu, erakusten dituen gizartearen eta garapenaren zerbitzura jendeari irekita dagoen irabazi asmorik gabeko instituzio publiko edo pribatuak dira.
Bisita gidatua Arrasatetik Elorregira (San Prudentzio), Vasco-navarro trenaren bidetik
Arrasateko Udalak, aste honetan ospatzen den Nazioarteko Turista Gidariaren egunaren harira, antolatu du bisita gidatu interesgarri bat, hilaren 24rako. Helburua da ezagutzera ematea Anglo-vasco-navarro trenaren historia eta, trenbidearen inguruan izan diren transformazio urbanistikoak