Albisteak

‘Arrasate 360º’ smart map berria aurkeztu du Udalak, Arrasateko bisita birtual autogidatua
Kultura eta ondarearen dibulgazioari aplikatutako berrikuntza digitalean jauzi esanguratsua ematen du Arrasatek, baita kontserbazio eta digitalizazioan. Herritarrentzat ezezagunak diren lekuak ezagutzeko aukera eskaintzen du tresna berri honek. Turismorako tresna izateaz gain, merkataritzan eta hezkuntzan ondare historikoaren lanketarako balioko du. Bisita autogidatuak 360.arrasate.eus webgunean dago eskuragarri.

Arrasateko Udalak mendi ibilaldiak eskainiko ditu udako turismo eskaintzan
Bederatzi mendi irteera izango dira uztailaren 7tik irailaren 22ra bitartean.

Aurpegirako makillaje naturala egiteko tailerra otsailaren 17an, bertako produktuen azokan
Azokako bezeroen artean tokiko produktuen saski bat zozketatuko da