Albisteak


Arrasateko Udalak, barraken ordez, puzgarriak eta jolasak jarriko ditu San Juanetan

Aurten Arrasateko Udalak esfortzu gehigarria egin du haur programazioa indartzeko. San Juan jaiak iraun bitartean, egunero izango da haurrentzako entretenimendu egitarauren bat. Egitarau osoa, baita haurrena ere, ekaineko lehen astean iragarriko da.

Aniztasun Mahaiko eragileek 2024ko Aniztasun Astearen egitaraua iragarri dute

Maiatzaren 15etik ekainaren 1era arteko egitaraua aurkeztu dute

Gurasoentzako hitzaldiak teknologia berrien inguruan

Udaleko Prebentzio Zerbitzuak hitzaldi bi antolatu ditu gurasoentzat teknologia berrien inguruan