Komiki kluba

Komiki kluba

Izena emateko klikatu hemen.

 

Programazioa 2024-2025

literatura 2020-2021

 

  • Otsailaren 12an, eguaztena: ‘Joana Maiz’, Yurre Ugarte, Joseba Larratxe
  • Martxoaren 12an, eguaztena: ‘Persepolis', Marjane Satrapi
  • Apirilaren 2an, eguaztena: ‘Botere handi batek eta Azken garaipena’, Iban Zaldua, Julen Ribas
  • Maiatzaren 14an, eguaztena: 'Mo: behi euskaldun baten memoriak', Pello Varela, Juan Suárez

Ordutegia: 18:00-20:00
Koordinatzailea:
Igor Leturia

 

Klubaren funtzionamendua

 

Hilero taldeko partaideak elkartzen dira, aldez aurretik irakurri duten liburu baten gainean berba egiteko. Koordinatzaile batek saioak bideratzen ditu, eta batzuetan liburuen egileek ere parte hartzen dute. Biblioteka saiatzen da aukeratutako liburuaren hainbat ale lortzen, taldekideek maileguan eraman ditzaten.

Solasaldiek aukera ematen dute egile eta estilo literario desberdinak ezagutzeko. Orokorrean, taldeko iritziek asko aberasten dute norberak liburua irakurri duenean jasotako inpresioa. Jakin ezazu ez zaudela behartuta berba egitera, eta liburua bukatu barik ere etorri zaitezkeela.

Doako jarduera honetan aldez aurretik izena eman behar da. Plaza mugatuak daude, hemen dituzu argibideak.