Irakurketa errazeko klubak
Irakurketa errazeko klubak
Gaur egun, egitasmo honetan esku hartzen dute erakunde hauetako taldeek:
- San Juan de Dios (Sagrado Corazón)
- San Juan de Dios (URTMS Plazaola)
- San Juan de Dios (Benito Menni)
- Aita Menni Ospitalea (USSA)
- EPA
- Arizmendi (Gaztelupe)
- Fundación Goyeneche (Arrasate)
- Fundación Goyeneche (Bergara)
- Iturbide Egoitza
Urteko plangintzan integratua dute irakurketarako tartea, eta hainbat liburu irakurtzen dituzte.
Elkarlanean aritzen gara guztiekin. Esaten digute zer liburu irakurri gura duten, eta Bibliotekak behar beste liburu lortzen dizkie. Halaber, mailegu epeak taldeen beharretara egokitzen ditugu.
Fundacion Goyenecheko taldeek Bibliotekan bertan irakurtzen dituzte liburuak,
taldeka, koordinatzaile baten laguntzarekin.
:::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::
Zer da Irakurketa Erraza?
Irakurketa Errazeko materialak ardura bereziarekin landutako liburuak eta dokumentuak dira, irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonek irakurri eta ulertu ahal izateko.
Zergatik Irakurketa Erraza?
• Populazioaren % 30ek irakurtzeko zailtasunak dituelako.
• Irakurketarako sarbidea behar soziala eta eskubidea delako.
• Irakurtzea gozamena delako, baimentzen baitu ideiak, pentsamenduak eta esperientziak partekatzea.
Nori zuzenduta dago Irakurketa Erraza?
• Irakurtzeko ohitura falta dutenei
• Aldi baterako zailtasunak dituztenei (immigrazioa, irakurketan berandu hasi direnak, eskolatze urrikoak, ikasteko arazoak dituztenak…)
• Zailtasun iraunkorrak dituztenei (ezgaitasun intelektuala dutenak…)
Zer liburu aurkituko dut?
• Arrasateko Bibliotekan daukagun irakurketa errazeko bilduma kontsultatu dezakezu.
• Sareko biblioteka guztietan dagoen irakurketa errazeko bilduma kontsultatu dezakezu.