Haurrentzako filosofia tailerra (8-11 urte)
Haurrentzako filosofia tailerra (8-11 urte)
Haurrak filosofo ditugu jaiotzez. Ikasteko jarrera aktiboa erakusten dute, gauza berriak jakin, ikertu, eta aurkitu nahi dituzte. Etengabe darabiltzate buruan galdera interesgarriak. Eta ematen dizkiegun erantzunei mila buelta eman ohi dizkiete. Hain zuzen ere, jakintza guztien jatorria da gizakiaren jarrera filosofikoa (jakinmina, guztia zalantzan jartzea...).
Haur filosofiako tailer honetan proposatzen dugu: pentsamendu filosofikorako hurbilketa ludikoa.
Gizakien galdera nagusiak beste era batera aztertuko ditugu. Galdera horiek, guri bezala, haurrei ere jakinmina sortzen diete, hausnartzea baliogarria bezain dibertigarria delako.
Dinamizatzailea: JAKINMIN ELKARTEA
Adina: 8-11 urte
Hizkuntza: Euskara
Ordutegia: 17:00-18:30
Saioak: astelehenetan; urriaren 16an eta 30ean, eta azaroaren 13an eta 27an
Tokia: Kulturate