Gabonetako lehiaketa
Gabonetako lehiaketa
Zozketa egin ostean, hauek izan dira irabazleak:
UMEAK:
- Oxel Lizaranzu
- Unai Garcia
- Harriet Beramendi
HELDUAK:
- Oihan Zubizarreta
- Norberto Ortubai
- Maider Azkarraga-Urizar
ZORIONAK GABONETAKO LEHIAKETAKO IRABAZLEEI!
Zalantzak argitu nahi izanez gero, hemen dituzu erantzun zuzenak:
1. Argazkian ikusten den eraikina Sola jauregia da, bere jardin ederra aurrean duela. 1868an eraiki zen eta 1950 urtean bota, etxe berriak egiteko. Herriko zein kaletan zegoen jauregia?
Erantzuna: Maala kalea.
2. Arbia izeneko landarea ganaduari emateko landatu izan da. Arrasaten, bereziki Garagartzan, ohitura da loratu aurretik jasotzea eta platerean dastatzea angulen pareko gutizia moduan. Nola du izena jaki estimatu honek?
Erantzuna: Arbigara.
3. Arrasaten musikarekiko zaletasun handia izan da beti. XIX mendeko musika banda eta txistularietatik hasi eta gaur eguneko bakarlari, talde eta abesbatzetara, makina bat musikari ezagun eman ditu herriak. Nola deitzen dira 5 musikari edo talde hauek?
Erantzuna: Sebero Altube / Ines Osinaga / Goikobalu / Etxepe / Jesusi Etxebarria.
4. Maritxu Kajoi Arrasateko ospakizun berezia da, txikiteroen festa. Dotore jantzita eta eskapularioa soinean, herritarrak Maritxuren urteroko miraria ikustera joaten dira. Zein urtetan ospatu zen lehenengo aldiz jai hau?
Erantzuna: 1977.
5. Monterron jauregia XVII. mendean eraiki zen eta Udalak 1983an erosi zion kondesari, parkearekin batera. Bertako zuhaitz batek Gipuzkoako Zuhaitz Berezi izendapena du. Ze arbol mota da?
Erantzuna: Sekuoia.
6. Kulturola izeneko eraikin berritua Zerrajera enpresaren parte izan zen garai batean. Gaur egun, Udal Euskaltegiaren eta 18 kultur eragileren egoitza da, tartean herriko 2 euskal dantza taldeena. Nola dute izena 2 talde horiek?
Erantzuna: Txikitxu-Arrostaitz eta Lore Gazteak.
7. Aurten Emakume Txokoak 20 urte bete ditu. Urteurreneko ospakizunen harira, herriko artista batek mural bat margotu du eraikinaren aurreko plaza janzteko. Zein da artista horren izena?
Erantzuna: Helena Azkarragaurizar.