Bookface Lehiaketako oinarriak
Bookface Lehiaketako oinarriak
- EPEA
Lehiaketan parte hartzeko epea 2021eko urriaren 13tik azaroaren 30era izango da.
- NORK HAR DEZAKE PARTE?
12-16 urte bitarteko EAEko biztanleak.
- ZER EGIN BEHAR DA?
Aurpegia edo gorputzeko beste edozein atal liburu baten azalean agertzen den irudiarekin bat etorraraziko da. Liburuaren izenburua argi eta garbi ikusi behar da.
Argazkia posta elektronikoz bidaliko da helbide honetara: kulturate@arrasate.eus
Bi fitxategi bidali beharko dira: bata argazkiarekin eta bestea parte hartzailearen datu pertsonalekin (izen-abizenak, telefonoa, posta helbidea, helbide elektronikoa eta adina). Parte hartzaile bat baino gehiago baldin badago, guztien datuak eman beharko dira.
- BALDINTZAK
Aurrez beste inon argitaratu gabeko argazkia izan behar da.
Lehiakide bakoitzak argazki bat baino gehiago aurkeztu ditzake.
Argazkiak oinarrizko eskubide eta askatasunekin koherentea izan behar du, pertsonen duintasuna eta adin txikikoen eskubideak errespetatu behar ditu.
Horrez gain, indarrean den araudia bete behar du, hortaz, ezin dira urratu hirugarrenen eskubideak, bereziki jabetza intelektualarena, ohorearena, pertsonaren eta familiaren intimitatearena eta norberaren irudiarena, ezta hirugarrenen datu pertsonalen erabilerari dagokiona ere.
- EGILEA
Argazkia parte hartzaileek beraiek egindakoa izan beharko da. Jabetza intelektualaren eskubideak lehiaketako parte hartzaileenak izango dira osorik.
- ADIN TXIKIKOAK
Argazkian agertzen diren pertsonen irudi eta datuak argitaratu ahal izateko, adinez txiki direnez, derrigorrezkoa izango da gurasoen baimen sinatua eskuratzea. Haiek onartu eta baimendu beharko dute beren seme-alaben irudia agertzen den argazkia lehiaketa honetan erabiltzea eta horri dagozkion webgune eta sare sozialetan argitaratzea. Baimen hau argazkiarekin batera bidali beharko da. Klikatu hemen baimenaren inprimakia deskargatzeko.
- CC LIZENTZIA ASKEA
Argazkiak Creative Commons (Aitortu-Ez Komertziala-Partekatu Berdin) lizentziapean argitaratuko dira sare-sozialetan. Lizentzia horrek beste erabiltzaileei argazkia berdin partekatzeko aukera emango die, beti ere jatorrizko egilea nor den aitortuz eta helburu ez komertzialekin egiten bada.
- ARGAZKIEN HEDAPENA
Lehiakideek aurkeztutako argazkiak bibliotekako komunikazio sareetan egon daitezke ikusgai.
- SARIA
150 euroko opari txartela Elkar liburudendan erosteko.
- EPAIMAHAIA
Epaimahaia Arrasateko bibliotekako langileen ordezkari bik eta argazkilari batek osatuko dute.
- IRABAZLEAK
Argazki irabazle bakarra aukeratuko da sarirako.
Epaimahaiaren ebaluazio irizpideak honako hauek izango dira: konposizioaren kalitatea eta sormena.
Epaimahaiaren erabakia bibliotekaren webgunean argitaratuko da. Irabazleak mezu pertsonal bat jasoko du sariaren jakinarazpenarekin eta saria jasotzeko jarraibideekin. Epaitza apelaezina izango da.
- IRUDI ESKUBIDEAK
Parte hartzaileek baimentzen dute euren izen-abizenak eta irudia argitaratzea lehiaketarekin zerikusia duen edo horri buruzko informazioa ematen duen edozein hedabidetan, nahiz Arrasateko Udal Bibliotekako komunikazio sare digitaletan, baita lehiaketa honetan sor daitezkeen hurrengo edizioetan erabiltzeko ere. Baimen honen truke antolatzaileak ez dira ordainsari bat ematera behartuta egongo.
- BERTAN BEHERA EDO SARIA HUTSIK
Lehiaketak behar bezala aurrera egiteko zailtasunak izango balitu, Arrasateko Udal Bibliotekak bertan behera uzteko eskubidea izango du. Halaber, saria hutsik gera daiteke lehiakiderik ez delako aurkeztu edo parte hartze baldintzetakoren bat bete ez delako.
Ez da antolatzaileen ardura izango parte hartzaileen datuen egiazkotasuna ziurtatzea. Hortaz, datuak ez badira zuzenak eta guztiz osaturik ez badaude, parte hartzailearen ardura izango da antolakuntzak berarekin harremanetan jartzeko modurik ez izatea, eta saria galtzeko arriskua ez saihestea.
- OINARRIAK ONARTZEA
Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar. Arrasateko Udal Bibliotekaren web orrian egongo dira argitaratuta.