Musika
Musika
BAS(H)OAN
Beñat Achiary, Joseba Irazoki, Julen Achiary (FOLK)
Robbie Basho musikari estatubatuarrari omenaldia egin diote disko honekin. Bashoren kanta batzuk eta haren estiloan sortutako beste batzuk tartekatzen dira, ingelesa eta euskara ere nahastuz.
********************************************
ESCAPE VELOCITY
Theo Croker (JAZZ)
Tronpeta jole honen azkenengo diskoak moldeak hausten ditu, eta soinu libre eta paregabea sortzen du estilo ezberdinak nahastuta
********************************************
EAT THE ELEPHANT
A Perfect Circle (POP-ROCK)
James Herbet Keenan-ek (Tool taldeko kide ohia) eta bere bandak burututako azken diskoa, 14 urteko geldi - unearen ostean. Rock alternatiboa bere esentzia osoan
********************************************
SOYUZ
Gazpacho (ROCK-PROGRESIBOA)
Art-rock progresiboa lantzen duen talde norvegiarraren hamargarren lana da Soyuz. Disko honetan, tonu eta kolore ezberdinetako erritmoak atmosfera kutsakorrekin nahasten dituzte
********************************************NIRE BEGIAK
Igor Arzuaga (KANTAUTOREA)
Bakarkako bide emankorra garatzen ari da musikari arabarra. Instrumentu asko jotzeko gai da eta horrek aukera ematen dio disko bakoitzean formatu eta estilo ezberdinekin jokatzeko.