"Vasco-Navarro trena Arrasaten" dokumentala
"Vasco-Navarro trena Arrasaten" dokumentala
Vasco-Navarro trenak lotu zituen Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa, 143 kilometroko burdinbidearekin. Leku bakoitzean jendeak izen bat eman zion: Transarlabaniano, Trenico, Cangrejero...
Obrak 1887an hasi eta 40 urtez luzatu ziren, arazo ekonomiko eta tekniko ugari sortu zirelako. Oztopoak gaindituta, oso tren modernoa eta garrantzitsua izan zen bere garaian; komunikazioa eta industria garapena bizkortu zituen, eta zeharo aldatu zuen herritarren bizimodua. Azkenengo joan-etorriak 1967an egin zituen.
Arrasateko bibliotekatik proposatzen dugu bidaia bat egitea tren horren historian zehar.
Online ikusi dezakezu
DVDa maileguan eraman dezakezu