Jose Letona Arrietaren artxiboa

Jose Letona Arrietaren artxiboa

BIOGRAFIA AIPAMENA

Jose Letona ArrietaJose Mondragoen jaio zen, Domu Santu egunean, 1908an. Dokumentu historikoak gustuko zituen, eta, urte askotan, Arrasateko udal artxiboa antolatzen pasa zituen bere aisialdiko tarteak. Letonak ondo ulertu zuen Euskal Herriko historian Lezetxikik okupatzen zuen lekua eta Josemiel Barandiaranekin, Garagartza auzoko aztarnategi zoragarria industu zuen. Ataungo apaiz famatua beti egon zen gure Joxeren bizitzako momentu zoriontsu eta oparo guzti-guztietan. Elkarrekin ETNIKER-en egin zuten lan, Euskal Herriko Atlas Etnografikoa, beste hainbat etnograforekin batera eraikitzen. Etnografia ikerketa zoragarriak utzi dizkigu mondragoetarroi, baina ez hori bakarrik, kirolari amorratua ere bazen, eta herriko aspaldiko kontuak eta monumentuak maite zituen.  Bere ikerketak uzta oparoa eman zuen: Garagartzako etnografia, Mondragoeko futbolari buruzko historio laburra, herriko gatzizenak, herriko erroten eta burdinolen historia, herriko kaleak eta gida turistiko baten aitzindaria dira Jose Letonak idatzitako obra batzuk. (Arrasate Zientzia Elkarteko artikulutik aterata)

HISTORIA ARTXIBISTIKOA

Jose Letona zendu zenean bere familiak Euskaltzaindiako Azkue Bibliotekara eraman zuen funtsa Josemari Velez de Mendizabalen aholkuari jarraituz. Jose Antonio Arana Martijaren ardurapean bilduma ordenatu eta inbentariatu zen 1990. urtean. Azkenik familiarekin hitzarmena sinatu zuen Arrasateko Udalak eta funtsa bibliotekara ekarri zen gordailuan ikertzaileen eskura jartzeko helburuarekin. Bilduma osorik digitalizatu zen 2015 eta 2017 bitartean eta kontsultagarri dago bibliotekako tokiko bilduman.

EDUKIAREN AZALPENA

Atal nagusian batez ere etnografiari buruzko dokumentazioa jasotzen da. 60ko hamarkadan Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Sailak “Etniker” proiektua bultzatu zuen Jose Miguel Barandiaran buru zuela. Euskal Herriari buruzko inkesta etnografikoak biltzea zen proiektu honen helburua eta Jose Letonak Garagartzari zegokiona bildu zuen. Atal honetan ere jasotzen dira ahozko kontakizunak, Lezetxiki eta beste kobazuloak, Mondragon futbol taldea, eliza eta ermiten katalogoa eta historia (desagertutakoak barne), Monterron, osasun arloko gaiak (anbulatorioa sortu zenekoa eta Hospital de Tuberculosos), etab.

Hurrengo ataletan gutuneria, planoak, aldizkariak, jai programak eta argazkiak jasotzen dira.

AURKIBIDEAK

BERE ARGITALPENAK ARRASATEKO BIBLIOTEKAKO BILDUMAN

Arrasateko Udal Bibliotekan Jose Letonak idatzitako liburu eta artikulu hauek aurkitu ditzakezu: