Ez donk amaitu!
Ez donk amaitu!
Erakusketa hau 80ko hamarkadako Arrasatera leiho bat izan zen. Panelen bidez, musikaz gain, hamarkada horretan arlo desberdinetan eman ziren ezaugarri eta mugarri nagusiak jaso ziren: ekonomikoa, politikoa, soziala, hirigintza, feminismoa, euskara, drogak, okupazioak, nuklearren aurkakoak, antimiliak, fanzineak eta abar. 1980 eta 1989 artean zuzenean jo zuten 28 banda detektatu zituzten, eta horietako 21en audioak aurkitu ere.
Erakusketa osatzeko hainbat jarduera antolatu ziren: zinema proiekzioak, mahai-inguruak, kontzertua, Biona tabernara bisitak (RIPen eta garai hartako Arrasateko punken topagunea) eta irakurketa gida udal bibliotekarekin elkarlanean, Euskal Herriko punk eta 80ko inguruko liburu proposamenekin.