Taxi bus zerbitzua
KUDEAKETA EREDUA: Zeharkakoa - azpikontrata
HELBURUA
Herriko erdialdea eta Gesalibar eta Garagartza auzoak batzen dituen taxi zerbitzua da, aldez aurretik jarritako egutegi baten, ordutegi batzuen eta geltoki batzuen arabera.
EZAUGARRIAK ETA FUNTZIONAMENDUA
Zerbitzua sortu zen herriko erdialdea, Arrasaten geltokia duten herri arteko garraioak horra iristen baitira, eta Garagartza eta Gesalibar auzoak lotzeko beharraren ondorioz, eta are gehiago, Aita Menni eta San Juan de Diso ospitaleak.
Zerbitzua ematen du taxilari batek, udal lizentziaduna (Bergaran), Udalarekin lan loturarik gabe, Pegerto Blanco 943763447 – 690900238, 2006ko irailean adjudikatutako zerbitzua, lau urterako, luzatu daitekeena urte batez, 3 urtean, gehienez ere guztira 7 urteko zerbitzua.
Garagartzara eta Gesalibarrera doan zerbitzua egiten du 9 plazako ibilgailu egokitu batez.
Bedoña eta Udala auzoetarako zerbitzua ere egon zen, egunean 2 bidaia, eguaztenean eta egubakoitzean, (2006ko ekainean ezarria eta 2006ko urrian kendua). Hiru erabiltzaile izan zituen guztira.
Geltokiak hauek dira:
Arrasaten, Garibaiko taxi geltokia
Garagartzan, Garagartzako plazan
Gesalibarren, elizako bus geltokia
Zerbitzu egunak:
Astelehenetik zapatura arte dabil eta ez dago zerbitzurik ez domekan ez jaiegunetan, eta abuztuan jai, erdiko astean.
365 egun – 52 domeka – 13 jaiegun – 6 abuztuan = 294 egun
Ordutegiak:
ASTELEHENETIK OSTIRALERA ARTE:
ARRASATE – GESALIBAR |
GESALIBAR – ARRASATE |
12:30 |
12:45 |
13:45 |
14:00 |
15:00 |
15:15 |
15:45 |
15:55 |
16:00 |
16:15 |
17:45 |
18:00 |
18:45 |
19:00 |
ZAPATUAN
ARRASATE – GESALIBAR |
GESALIBAR – ARRASATE |
10:30 |
10:45 |
12:30 |
12:45 |
13:45 |
14:00 |
15:45 |
15:55 |
16:00 |
16:15 |
17:45 |
18:00 |
18:45 |
19:00 |
Langileak:
Bergaran udal lizentzia duen taxilari bat, Udalarekin lan loturarik ez duena, Pegerto Blanco.
Urteko aurrekontua:
2008ko irailetik 2009ko irailera arteko zerbitzuaren kostua da guztira 30.046,8 €
(zerbitzua 14,60 €/zerbitzua x 294 egun x 7 zerb/egun = 30.046,8 €)
Billetearen prezioa, 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera – 0,95 €