Informazio gehigarria

AZALERA: 2690m2

NOLA IRITSI:

ORDUTEGIA: Ez dago ordutegirik

HISTORIA:

  1. 1.       ZALDIBAR ETA JAUNTXOAK:

Zaldibarko historia ulertzeko murgildu behar da borroka batzuetan, bailaran gertatzen zirenak leinu bandokideen artean. Garai hartan bi bando zegoen elkarren aurka, bata oinaztarrak, haien ordezkaria Butroeko jauna, Aramaioko kondea, eta bestea ganboatarrak, ordezkaria Velez de Gebara jauna, Oñatiko kondea.

Mondragoen errege herri bat bazen ere, herritarrak eta familiak zatitua zeuden lehen aipatu ditugun bando bien alde baitzeuden. Batetik, Bañeztarren familia zegoen, era berean ganboatarren alde zegoena, eta bestetik zegoen guraiatarren familia, oinaztarren alde zegoena.

Velez de Gebara jaunak, Oñatiko kondea, eta ganboatarren ordezkaria gobernatzen zuen bailara osoan Mondragoen izan ezik, haren lurrak iristen zien Mondragoeko harresietaraino, eta kanpoladean jabetza bat zuen: Zaldibarreko dorretxea, errota eta burdinola.

1426eko abuztuan, Lope Ochoa de Oro-ren agindupean, Arrasaten oinaztarren errejidorea, eraitsi zituzten Zaldibarko dorretxea, errota eta burdinola. Gertaera hori dela-eta errepresalia moduan, 37 mondragoetar Antequerara erbesteratu zituzten, borrokatzera musulmanen aurka.

Denborak aurrera egin zuen baina tentsioak hor zeuden. Velez de Gebara jauan, ganboatarren ordezkaria, urtero joaten zen Zaldibar ingurua, zehazkiago harresi ondoko zelaitara belarra mozten arrasatearren aurrean, ekintza hark esan gura zuen lurren jabetza eta mendekotasuna, hau da, begien bistakoa baitzen, ernegu bizian jartzen zituen arrasatearrak, ganboatarrekin aurrez aurre baitzeuden.

Sorreran, nahiz eta ustea Zaldibarko lurrak apustu batean, dokean jokatzen, irabazi zituztelako ustea zabalduta dagoen herrian, ez da legenda baino. Lur haiek berreskuratu ziren akordio bati esker, lortu zena ganboatarrek 1448an sortu zuten sute baten ondorioz, Arrrasateko hirigunea suntsitu zuena. Errreketaren ostean, erregek Gebara jauna bidali zuen borrokatzera musulmanen aurka.

1461ean bando biak Aretxabaletan bildu ziren, bake prozesu bati ekiteko. Gebara jaunak Muzibarko lurrak oparitu zizkion parrokiari, borondate onaren seinale negoziazioetan, erabaki zuten ere barkatzeko Zaldibarko dorretxea suntsitzen parte hartu zuenei, eta, era berean, oradindu behar zuten 300.000 maravedi, herria erretzeagatik. Arrasatearrek 250.000 maravedi onartu zuten, eta gainerako 50.000 maravediekin hainbat lur erosi zuten, horien artean Zaldibarkoak.

Harrez gero, udaleko korporazioa, urtero, urtarrilaren 1ean, meza nagusiaren ostean, Zaldibarrera joan ohi zen, eta han alkateak belarra mozten zuen, ekintza hark adierazten zuen lurren jabetza edo titulartasuna.

 

Zaldibarko dorretxea zena.

  1. 2.       ZALDIBARKO FRONTOIA:

1893an, Udalak erabaki zuen, udalerria handitzeko obren barruan, neurri handiagoko pasabide bat egiea beheko atearen eta Zaldibarren artean, eta erabaki zuen etorbide hori eskaintzea Pedro Viteri Aranari, hainbat gauzaren ongilea izan baitzen Arrasaten. Obra hori egiteko, pilotaleku bat kendu behar izan zuten, beheko atearen inguruan zegoena. Handik urte batzuetara, 1900 aldera, Pedro Viterik finantzatuta, pilotaleku berri bat eraiki zuten orain dagoen lekuan, Zaldibarren.

 Arrasateko Zientzia Elkarteak eginiko "Mondragoe beirazko plaketan" lanean ageri den irudia.

 

 

“teniendo probabilidades de que el Sr Viteri  ha de llegar en un día de estos a este pueblo a visitar la casa de Garibay que está a su terminación y queriendo el ayuntamiento mostrarle su gratitud, secundando por su parte los nobles propósitos que dicho señor está realizando en beneficio general de esta villa, tomo el acuerdo de proceder inmediatamente al derribo del frontón del juego de pelota con el fin de que despejándolo, aquel sitio ofrezca el ensanche del camino de Zaldibar la perspectiva que está llamado a ostentar y, sin prejuicio de adoptar más adelante otra resolución, se acordó depositar la piedra del derribo en un ángulo de los terrenos destinados para escuelas”

Herritarrak pozik ez eta berehala hasi ziren pilotaleku berri bat eskatzen. Zaldibar inguruko solo eta ortu batzuk erosi zituen, pilotaleku berria egiteko. Eraikitzeko erabakia 1898ko azaroan hartu eta urte bete geroago hasi ziren obrak. Biterik ordaindutako pilotaleku berria erabiltzeko moduan zegoen jada, 1900eko abenduan.

Zaldibarko frontoia.

 

  1. 3.       FUTBITO TXAPELKETA:

Zaldibarko futbito txapelketa profesionala izan barik, seguruenik izango da astero jende gehien hartzen duen kirol ikuskizuna. Hor, hainbat kuadrilak edo lagun taldek futbol taldeak osatzen dituzte, euren artean lehiatzeko asteburu guztietan. Futbito txapelketa 1956an hasi zen. Hasiera batean Juventud Deportiva Mondragonek antolatu zuen, baina denboraz herriko koadrilek hartu zuten erreleboa.

1980ko hamarkadan 30 kuadrila inguru elkartzen zen asteburu guztietan, guztira 400 pertsona inguru. 1984an futbito txapelketa geldi egon zen sei urtean, izan ere, Udalak erabaki zuen frontoia birmoldatzea, eremu bat jarri zuen idi probetarako. Aldaketa horrekin ezin izan zuten jarraitu lehiaketarekin, eta ez zuen jokatu partidurik sei urtean. 1990ena berriro jarri zen abian txapelketa, 60 talderekin eta 900 parte hartzailerekin. Gaur egun jende asko dabil parte hartzen, eta ikusmin handia egoten da asteburuetan.

Edozelan ere, ez da kirol bakarra egiten dena Zaldibarren, pilotan ere jokatzen dute, eta urtean behin, Santamasetan, herri kirolak izaten dira, lehiaketa profesionalekoak.

50 urte egin zituenekoa. Argazkia: mondraberri.com2015eko txapeldunak. Sonografos taldea. Argazkia: mondraberri.com

ZUHAITZAK ETA LANDAREAK:

Nahiz eta balio botaniko handia ez izan, bereiziko ditugu hiru zonalde parkean: pilotalekua, jolas eremua eta lorategia.

Gune ezberdinen banaketa. Frontoia, lorategia eta jolas gunea.

Logikoa denez, pilotalekuan ez dago zuhaitzik edo landarerik leku hori baita pilotan jokatzeko edo futbitoan egiteko.

Frontoi ondoko jolas eremuan, berriz, aurkituko ditugu hainbat zuhaitz espezie: astigar zuriak, astigar arruntak, haritzak … Zuhaitzok daude berritze prozesu batean, hau da, zuhaitz zaharrak kendu, egoera txarrean duadenak, eta berriak jarri, zehazki jartzen ari dira azkarrak, haritzak eta parrotiak.

Zaldibarko zibuluak.

Pilotalekuaren ipar aldean lorategi bat dago, han ikusiko dugu Xabier Kurutz Arrillagaren eskultura, hainbat zuhaixka eta zuhaitzekin, urkiak, photiniak, gerezi erramuak. 

Muga egiten lorategiaren eta frontoiaren artean, pago-lizarrak ditugu lerroan, ia desagertua dagoena.

Zaldibarko zuhaitzak.Eskultura eta photinia (photinia fraseri "red robbin")

ARTEA/ESKULTURAK:

Lorategian ikusiko dugu eskultura bat, 1986ko eskulturen 2. Sinposiumean egina Xabier Kurutz Arrillagak,  Markinako marmol beltzez. Obra hau bataitu zuten “Desarrollo de un paralelepípedo”.

Eskultura.Eskultorea lanean

 

ARGAZKI GALERIA

PARKEKO ZUHAITZAK EZAGUTU

PARKEETARA ITZULI