Zaldibar parkea

 

Zaldibarrek garrantzi handia du Arrasateko historia ulertzean, izan ere, hainbat eta borroka sortu izan dira bandoen artean, hango lursailen inguruan.

1893an, Udalak erabaki zuen, udalerria handitzeko obren barrua,  neurri handiagoko pasabide bat egitea beheko atearen eta Zaldibarren artean, eta erabaki zuen etorbide hori eskaintzea Pedro Viteri Aranari, hainbat gauzaren ongilea izan baitzen Arrasaten. Obra hori egiteko, frontoia kendu behar izan zuen beheko atearen inguruan, handik urte batzuetara eta Pedro de Viterik berak finantzaturik, frontoi berri bat eraiki zuen oraingo lekuan, zaldibarren.

Balio botaniko handirik ez badu ere, parke honek balio historiko eta sozial handia du. Leku aparta da jolas egiteko txikienekin, txintxaunetan, pilotan edo futbolean jokatzeko, lagunen topaleku moduan, eta asteburuan jokatzen diren futbito partidez gozatzeko.

 

gazteak esku pilotan. Argazkia: mondraberri.comEskultura eta photinia (photinia fraseri "red robbin")2015eko txapeldunak. Sonografos taldea. Argazkia: mondraberri.com

GEHIAGO JAKIN