Parkeen mantenua

Arrasaten mantenua behar izaten duten berdeguneek 360.000m2 okupatzen dituzte. Hauetan burutzen diren lan nagusiak dira: belar mozketak, ureztatzeak, izkinak txukuntzea, belar txarrak kentzea, birlandaketak, zuhaitz eta zuhaixken inausketak, hutsuneak betetzea eta loredun landareen landaketak.

Mantenu lan hauek ahalegin handia suposatzen dute, bai maila pertsonalean eta baita maila ekonomikoan ere. 2014an 627.241,52€ko kostu ekonomikoa izan zuen mantenuak eta 14 langile aritu ziren. 

Herriko berdeguneen mantenurako 2 enpresa ezberdin subkontratatu ditu Udalak.

Arrasateko lorategien diseinu zein mantentze lanetarako irizpide ekologiko eta jasangarriak erabiltzen dira 2005az geroztik. Burutzen diren lanak, besteak beste: Uraren kontsumoa gutxitzea eta hobetzea, hondakin begetalen gestioa, inausketen gestioa, urteko loredun guneen murrizketa, zuhaitzen gestioa, ongarritze kimikoen desagerpena, botiken erabileran murrizketak. 

Langilea motordun igitaiarekinMantenu lanak burutzenBirlandatzen

INFORMAZIO GEHIGARRIA

PARKEETARA ITZULI