Informazio gehigarria
AZALERA: 43.932,50m2
NOLA IRITSI:
HISTORIA:
Olandixo, lehenago ermita eta geroago baserria, izena ematen diona mendi hegalari, mendi hegalaren gailurrean dago, berritu zuen 1975ean Laboral Kutxa finantza entitateak kooperatiben erakunde harremanak hartzeko.
Leku horretatik ikusi daitezke Arrasateko bista zoragarriak.
ZUHAITZ ETA LANDAREAK:
Parke hau, ia 45.000 m2 inguru baitu, Arrasateko handienetakoa da, oro har, berdeguneak eta mendi hegalak daude aldapan, eta zuhaitz eta zuhaixka talde ugarirekin, mendi hegal osoan banatuak.
Parkera sartu eta berehala ikusiko ditugu hainbat zuhaixka, inausketa jarraitu eta artistikoekin.
Igo ahala daude lizarrak, sasiakaziak, hainbat ezki lerrokaturik aranondo japoniarren bat, haritz gorriak eta hurritz batzuk.
Gorago aurkituko ditugu aranondo japoniarrak, pagoak, ipuru bat edo beste, hainbat ezki, palmondoren batzuk, gorostiak, forma zainduekin, haritz gorriak, nekostak hesi forman, sasiakaziak, lizarrak eta hainbat urki.
Gailurrera iritsi baino lehen, ikusiko ditugu izeia urdin kolorekoak, lizarrak, pagoak eta urkiak, baita lerrokaturiko hainbat platanondo faltsu edo ezki ere.
Gailurrean leylandii nekosta hesi handi batek gidatu gaitu baserriraino, zeinak aurrealdean duen arte handi bat. Haren inguruan ikusiko ditugu sagarrondo batzuk, intxaurrondo bat edo beste, eta hainbat arrosa landare.
ARTEA/ESKULTURAK:
Parkean hainbat eskultura ikusiko dugu. Sartu eta berehala, Lagun Aro-ren egoitzan, Vicente Larrea Gayarre-ren eskultura ikusgarria. Burdinazko eskultura airetiko eta dinamikoa, Oteizaren eta Txillidaren eragin garbikoa.
Laboral Kutxaren egoitzatik gertu bi eskultura zorogarri daude.
Batetik “Arri ernai zaitzailea” izenekoa, Jorge Oteizan oriotar eskultore ezagunarena, 1974an egina Markinako harri grisez.
Bestalde, Ramon Karreraren eskultura handiak harrituta utziko gaitu, haren hiru dorre handiekin, zerua iritsi guran.