Olandixo parkea
Olandixoko parkea, herriko berdegunerik zabalenetako bat izateaz aparte, guztiz lotua dago kooperatibismoarekin 1970etik aurrera; haren mendi hegaletan daude Mondragon taldeko enpresa egoitza ugari, leku horretan ederto asko uztartzen dira natura eta teknologia.
Foruen plazako biribilgunetik Olandixoraino doan pasealekuari deritzo Arizmendiarrieta pasealekua, kooperatiben fundatzailearen ohoretan.
Nahiz eta parkearen eremu batzuk izan jabetza pribatukoak, ateak beti daude zabalik parkea gozatzeko.
Leku egokia da paseatzeko, atseden hartzeko, belardiez gozatzeko, landareez, eskulturez, ikuspegi ezin ederragoez, eta negu partean aldats elurtuez.