Informazio gehigarria

AZALERA: 4.000 m2 berdeguneetan.

NOLA IRITSI:

HISTORIA:

Goi Eskola Politeknikoaren historia ulertzeko, ezinbestekoa da aztertzea On Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitza. Hura Markinan jaio zen 1915eko apirilaren 22an, eta lau anaietan zaharrena bazen ere uko egin zion maiorazko tituluari, bete betean erlijio munduan aritzeko. 1941ean iritsi zen gure herrira gerraostearen erdi-erdian, San Juan Bataiatzailea parrokiako lanetan laguntzeko. Garai hartan Arrasate zegoen guztiz zatituta, bai gizartean bai politikan. Haren lehen helburuetako bat izan zen herria batzea, diferentzia politikoen gainetik. Garia hartan, herriko biztanleria zen 9.000koa, eta haietatik 2.500 inguru ziren langileak. Haien erdiek lan egiten zuten UCEMen eta Roneon, eta gainerakoek inguruko tailer eta lantegietan. Lehen urte haietan lagundu zuen sortzen hainbat elkarte: kirol, osasun, erlijio, etxegintza elkarteak.

 

 Zerrajerako fundizioa 1910ean.

Nahiz eta 1939an bazegoen "aprendices" eskola, hara joaten ziren bakarrik Union Cerrajerako langileen semeak. Hori dela eta, 1943an, Arizmendiarretak erabaki zuen beste eskola bat irekitzea Biteri eskoletan, edozein langileren seme-alabak aukera izan zezaten prestakuntza jasotzeko. Hezkuntza zen guztiz doakoa, bakarrik eskola materialaren zati bat ordaintzen zuten, eta erremintaren bat tailerrean aritzeko. Halaber, laguntzak ematen zituzten familientzat diru baliabide urriak izanez gero.

1945ean, Juventud Deportivak eskatuta, futbol zelaia estrenatu zen Iturripen, eta oraindik lekua zegoen eskola berria egiteko.

1951n lehen ideiak izan zituen emakumezkoen eskola baten inguruan. Bi urte geroago, "emakumeen hezkuntza"ko lehen ikasturtea izango zen, hogieta hamar ikaslerekin.

1952an Zalduspen inauguratu zen Lanbide Eskola (gaur egun anbulatorioa dagoen lekua), 150 ikaslerekin.

Geroago, 1953an entitate ongile bat sortu zuen, Asociacion Mondragonesa del Hogar izenekoa, etxeak eraikitzeko langileentzat.

Arizmendiarrieta zalduspeko eskolak erakusten 1959an.

1955 urteak bailararen historia eta nortasuna markatuko zituen, On Jose Mariak gazte talde ondo prestatu bat animatu zuen lan egiten zuten lantegiak utzi eta enpresa bat sortzera, bere ideiak oinarri hartuta: Lanaren garrantzia kapitalaren gainetik, autogestiao eta langile demokrazia. 1956an Arizmendiarrietak ULGORko lehen harria bedeinkatu zuen. Lehen bultzada izan zen gaur egun ezaguna den mugimendu kooperatibistarentzat

ULGOR 1959an.

1958an emakumezkoen lehen promozioa sortu zen, industria delineaziokoa.

Lau urte geroago, 1962an, Zalduspeko eskolarekin ikaslez betea, lursail batuzk erosi zituzten Iturripen eta oraingo eskola esparrua eraikitzen hasi ziren. Hala, 1962an, matrikulatu ziren 1.000tik gora pertsona ikasketak egiteko. Eskola berriaren eta kirol instalazioen artean berdegune bat zeogen, non Arizmendiarrietak erabaki zuen lorategi bat egitea, hainbat zuhaitz eta zuhaixka landatzeko

1965ean Lanbide Eskolak Eskola Politeknikoa izena hartu zuen. Urte bat igaro, 1966, eta Alecoop sortu zuten (Lanbide Eskolako Jarduera Kooperatiboa), zeinetan ikasleek lan egin eta kudeatzen duten enpresa. Urte hartan bertan inauguratu zen Biteri egoitza, etxera egunero itzultzerik ez zeukaten ikasleentzat egina.

 

Eskola ingurua 1961ean. Oraindik ez da eskola eraikitzen hasi.Eskola 1970ean. Beranduago futbol zelaia mugitu beharko zen eraikin berria egiteko. Olandixoko magalean ere eraikitzen hasi gave daude oraindik.

Arizmendiarrietak kexka handia zuen emakumeek lan  munduan eta bizitza sozialean sartzeko zeuzkaten zailtasunei buruz, eta horiei erantzuteko "Auzo Lagun" kooperatiba sortu zen 1968an.

Zortzi urte geroago, 1976ko azaroaren 29an, On Jose Maria Arizmendiarrieta Arrasaten hil zen.

Arizmendiarrietaren heriotz elizkizuna 1976an.

Hura hil eta gero, Goi Eskola Politeknikoa handitzen joan zen, eta 1997an beste erakunde bateko kide izatera pasatu zen, Oñatiko ETEO koperatibarekin eta Eskoriatzeko Hezkuntza Eskola kooperatiboarekin, eta sortu zuten Mondragon Unibersitatea.

Gaur egun, Mondragon Unibertsitatea lau fakultatek osatzen dute: Mondragon Goi Eskola Politeknikoa (MGEP), Enpresa Zientzien fakultatea, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatea eta, azkenik Zientzia Gastronomikoen fakultatea (Basque Culinay Center - BCC).

Sarrerako totema. Argazkia: MGEP. 

 ZUHAITZ ETA LANDAREAK:

Parkea da jabetza pribatukoa eta mantentze lan pribatukoa. Edozelan ere, beti dago irekita ikaleek eta bisitan interes duten partikularrek gozatzeko.

Parkearen goitiko bista.

Parkean 53 espezie dago, guztira 101 zuhaitz. Espezie askotarikoen artean dago Ginko biloba, izena duena ere "fosil bizia", kontsideratuta landare espezie bizi zaharrena mundua, izan ere, espezie interesgarria da kolore horri-urrea baitu orrietan udazkenean.

Ginkgoa udaberrian eta udazkenean

Nabarmentzeko beste espezie bat da sekuoia gorria, sequoia sempervirens, konifera taldekoa. Adierazi behar da espezie hori dela izaki bizidun handiena, garaiena eta zaharrena munduan (2.000 urte ere hartu ditzake)

Sekuoia gorria

Aipatzea azkarrak, udazkenean kolore hori gorrixka hartzen dutenak.

Eskolako astigar gorria

Zuhaitz esanguratsu hauetaz gain tuliparbolak, astigar zorrotzak, haritzak, ezkiak, bihurritutako urretxak, gaztainondoak, magnolioak, erramuak, pagoak, Tuiak, izei gorriak, lawson altzifreak, izeiak, japoniar gereziondoak, palmerak, intxaurrondoak, urkiak, zumarrak, masustondoak, atlaseko zedroak, pago-lizar edo xarmak, eukaliptoak, akazia faltsuak, tuiak, altzifre arruntak, indietako gaztainondoak, katalpak, judasen zuhaitzak, japoniar mespilondoak, arbustuak, negundo astigarrak, likidanbarrak, laburnoak, artelatzak, zume negartiak, himalaiako zedroak, olibondoak, leylandeko altzifreak, jupiterreko zuhaitzak, palmondo nanoak eta tupeloak daude Mondragon Goi Eskola Politeknikoko parkean.

Eskolako lorategietako bat.

 ARTEA/ESKULTURAK:

Parke honetan hainbat eskultura edo monumentu aurkituko dugu, eta esanguratsuean da gogora ekartzen duena On Jose Maria Arizmendiarrieta, zizelkatua brontzean, Arizmendiarrieta agertzen zaigu jarrita, lasai, liburu bat duela eskumako eskuan. Hura Askasibarrek egin zuen 1984an, Eskola Politeknikoa berriro inauguratu zela eta. Inguratzen duten kateak Bixente Barandiaranek egin zituen, Arrasateko azken errementariak.

1984an Askasibarrek egina. Hau inguratzen duten kateak berriz Bixente Barandiaranek, Arrasateko azken erremintariak, eginak dira.

Eskultura horretaz gain, beste bi arte obra dago. Batetik monumentu azteca hormigoian egina Ramon Lapayese-k, ikasleek bataitatua "monumento al hambre". Hesakai batek inguratzen du, bost puntako izar baten forman.

1987an Ramon Lapayesenren monolito azteka.

Azkenik, ikusi dezakegu laburno bat, landatu zena lau ikasle gogoratzeko, etxera doazela hil baitziren trafiko istripu batean, 2005eko apirilean.

ARGAZKI GALERIA

PARKEETARA ITZULI