Mondragon Goi Eskola Politeknikoa

Jose Maria Arizmendiarrieta jauna Goi Eskola Politeknikoaren bultzatzailea izan zen, zeina eraiki zuten orain dagoen lekuan 1962an.

Obra errematatzeko odrduan, nabermendu gura izan zituzten berdeguneak, eta dirutan mugak izan arrren eraikina bukatzeko, lorategi bat eraiki zuten eskola esparruaren eta iturripeko kirol instalazioen artean.

Hona hemen Arizmendiarrietak zer esan zuen horri buruz: "gastatzen badugu daukagun diru apurra erradiadoreak jartzen, inoiz ez dugu edukiko lorategirik. Gastatzen badugu lorategia egiten, ostera, betiko izango dugu, eta berokuntza sistema jarri beharko dugu lehenago edo geroago, jendeak eskatu egingo digu eta".

Eskolako parkean zuhaitz aparta ugari ikusiko dugu, haiek eta dagoen landareria lekuari ematen diote giro berezia.

Arrasateko goi eskola politeknikoa ezinbesteko tresan bat izan da gaur egun ezagutzen dugun Arrasate eraikitzeko. Gazteak prestatzeaz gain, eginkizun inportantea izan du industrializazioan, hirigintzaren garapenean eta udalerriak eta bailarak geroago izan duen eboluzioan, izan ere, kooperatiben mugimenduaren hazia izan zen, On Jose Maria Arizmendiarrietaren laguntza ezin eskertuzkoarekin.

 GEHIAGO JAKIN

1987an Ramon Lapayesenren monolito azteka.Sekuoia gorria1984an Askasibarrek egina. Hau inguratzen duten kateak berriz Bixente Barandiaranek, Arrasateko azken erremintariak, eginak dira.