Informazio gehigarria.

LUZERA:

NOLA IRITSI: Irudi gainean klikatu handiago ikusteko.

Gernika zumardia pasealekua.

HISTORIA:

Esan genezake Gernika pasealekua urteetan zatika egin den proiektu bat dela. Lehenengo zatia 1977. urtean hasi zen eraikitzen kiroldegia eta Obenerreka artean; tarte horretan dagoen pasabidea, baina, 1998an eraiki zuten.

 

Kiroldegia eta Obenerreka arteko pasabidea 1995ean

Garagartzako errugbi zelai aldetik pasatzen den zatia, berriz, 1986an eraiki zen, horrela, Akiso baserriko zubia eta Atxabalpe batu ziren. Eta bederatiz urte geroago, 1995ean, Garagartzako elizaren eta Aramaio errekaren artean igarotzen den zatia.

Uarkape gainetik igarotzen den zatia, Monterron parkea eta Jose Luis iñarra pasealekua batzen dituena, eraiki zen 1997an. Urte bat geroago, hurrengo zatia eraiki zen. Azken hori Ferixaleku gainetik doa, eta aukera ematen du Musakolako kiroldegia eta Monterron parkea lotzeko.

 

Uharkape gainaldea obretan

Gesalibar auzoa eta bertako zerrategia batzen dituen zatia, berriz, eraiki zen 1998.

Gesalibar ingurua

2003an beste zati bat, Gorostiza eta Monterron artekoa. Seguruenik zatirik zailena eraikitzeko, izan ere, hartako zubi bat egin behar izan zuten Bizkaia etorbidearen gainetik, altura handian, aipatu bi lekuak lotu ahal izateko.

Geroago, 2009an, eraiki zen Garaia Berrikuntza Gunea zeharkatzen duen adarra.

2011n zati batzuk aldatu behar izan ziren, pasealekukoak eta errepidekoak, Ibarreta baserriaren ingurua eta Garagartza auzoa lotzeko.

Azkenik, 2014an, eraiki zen Anboto kalearen atzekaldetik doan pasealekuaren zatia, eta, hala Musakola eta Gesalibar arteko zati guztiak bukatu ziren.

Anboto kale atzealdea


 ZUHAITZ ETA LANDAREAK:

Pasealeku honetan hainbat parke zeharkatzen baitu, bereizten dugu hainbat landaretza mota, batzuetan ditugu erreka landareak, beste batzuetan, baso eta gainerakoetan zuhaiztiak eta hiri landareak.

Elorregin, Musakola iritsi baino lehen, baso autoktono batean sartuko gara, eta aukera izango dugu ikusteko, batez ere, haritzak, lizarrak, astigar zuriak, azkarrak, gorostiak, sasiakaziak eta hurritzak.

Aurrera egin ahala, iritsiko gara Etxezarretako parkera, zeinetan Sagastietxe baserriko hondakinak dauden. Nahiz eta leku hori izan bakanetakoa errekako landare naturalak dituena, hango zuhaitzek ematen diote Etxezarretako inguruari berezitasun hori, non ikusi diatezke hainbat sekuoia ehun urte baino gehiago dutenak, Atlasko zedroak, Lawson nekostak, araukariak, makal kanadarrak, gorostiak, magnolio handiak, hagin handi bat, jupiterren zuhaitzak, likidanbarrak, ezkiak, haritzak, lizarrak, itsas pinuak, banbuak, sahatsak, haltzak, intxaurrondoak eta atxaparrak.

EtxezarretaEtxezarretako zuhaitz batzuk

Bidean aurrera eginez, Arrasateko araztegia pasatu eta Kataideko industria gunera iritsiko gara. Hemen pago lizar edo xarma ugari daude, pasealekuaren eskuineko aldean lerrokaturik. Ezkerraldean, berriz, erreka dagoenez, errekako landaretza da nagusi; hor sahats ilunak, haltzak, lizarrak eta astigarrak daude.

Errepidea gurutzatu eta aurrera eginda gure ibilbidean, Mojategi baserrira iritsiko gara. Baserriak historia apartekoa du, aipatua dagoena XV. mendeko hainbat idatzitan. Erreka ertzean ikusiko ditugu haltzak, lizarrak, intsusak, astigar zuriak eta sahats ilunak.

Errekaren beste aldean, berriz, Arruena parkea dago; baserria pasatu eta zertxobait aurrerago parke horretara pasatzeko zubia dago.

Mojategi baserria.

Ibilbidean aurrera eginda, Musakolako kiroldegira iritsiko gara. Handik Aldaiko parkeraino lagun izango ditutu platanoak lerroan, alde bietan. Era berean, berdeguneetan, aukera izango dugu ikusteko aranondoa japoniarrak, ezkiak, zedroak, urkiak eta pagoak.

Kiroldegitik aurrerako zatia.Pasealekua

Ibilbidean, Obenerreka kaleko zubira heldu baino lehen, eremu bio-osasungarri bat dugu, makinez ekipatua, hainbat ariketa egiteko.

Zubia gurutzatutakoan, pasealekua iritsiko da Aldaiko parkera, eraikia dagoena udalerriko kanposantu zaharrean. Lekua sekulako aldaketa izan du, izan ere, kanposantu klausuraru bat izatetik pasatu da izatera parke bat hainbat atsedenlekurekin eta haur parke batekin, non ikaragarri gozatu daitekeeen txikienekin.

Pasealekua Aldain.Aldai parkea.

Pasealekura itzulita, zeharkatuko dugu Ferixaleku gainetik doan zatia, non izugarri gozatuko dugun baso autoktono batez, eta ikusiko ditugu hartiz eta lizar handi-handiak eskumako mendi hegalean, eta lizar gazteak eta arte landatu berriak ezkerraldean.

Pasealekuko zati honen bukaeran tril egingo dugu bi igogailurekin, zeintzuk lotzen dituzten behealdeko hirigunea eta Jose Luis Iñarra Pasealekua - Altamira. Batez ere merezi du bigarren igogailua hartzea, sekulako baita zer panoramika eskaintzen duen herriko alde zaharrari buruz.

Aldai eta igogailuen arteko hariztia.Igogailua.

Gurutzatzen badugu errepidea eta jarraitzen baditugu astigar zuriak lerroan, bideak Monterronera eroango gaitu. Ibilbidean ikusiko ditugu madariondoak, nekostak, indimitreak, Judasen arbolak, arbustu arruntak, hurritzak eta haritzak.

Monterron parkeak aukra ematen digu zuhaitz exotiko batzuez gozatzeko, hala nola magnolio zaharrak, indietako gaztainondoak, banbuak, Atlasko zedroa, izei gorriak eta Lawson nekostak, baita ere, ezki hosto txiki eta hosto zabalak, haritzak, gereziondoak, ezpela ,urkiak, eta pagoak. Azpimarratu behar da sekuoia bat, Euskal Herrian zuhaitz aparta deklaratua, erraldoi horrek 150 urte inguru du, sei metro diametroan, enborrean 18 metroko diametroa adaburuan eta 40 metro alturan.

Pasealekutik monterronerako sarrera.Monterrondik pasealekurako irteera.

Parketik irten eta berehala, alde bietara soropila ikusi dezakegu, eta haritzak lerroan, eta jarleku eremu bat, paseatzen doazenak aukera izan dezaten atseden hartzeko lasai.

Ezkerraldeko mendi hegaletan ortu txiki batzuk daude, eta beste aldean, berriz, mendigune bat, artadi handi batekin, haritzak, lizarrak, astigarrak, abaritzak…

Pasealekuan aurrera, gurutzatuko dugu Bizkaia etorbide gainean goitik zubi ikusgarri bat, Gorostiza auzora iristeko, eta metro batzuetan tril egingo dugu han dagoen frontoiarekin.

Pilotalekua atzean utzita, berdegune batzuk ditugu, jeneralean zelaiak izateko, heskai eta zuhaitz batzuekin. Azken horien artean, aipatu behar dira, inportanteak direlako, Atlasko zedroak, Himalaiako zedroak eta Monterreyko nekostak.

Nabarmendu behar da, berdeguneen barruan, txakurrentzako atsedenlekua.

Gorostiza ingurua.Gorostizako frontoia

Lorategietatik urrunduta eta Anboto kalearen atzealdean sartuta, ezkerraldean etxeak ditugu, eta eskumako aldean, berriz, hormatxo bat ezponda batekin, Garaiara iritsi arte.

Anboto kale atzealdea

Garaian sartu eta esan genezake paselekua zeharkatzen duen bosgarren parkean guadela, gurutzatu ditugula Etxezarreta, Arruena, Aldai eta Monterron parkeak.

Nahiz eta hemen, eremua eraiki berria delako, ez dagoen landarerik, ez eta zuhaitz handirik ere, etorkizunean berdegunea izango da, zuhaitz askorekin.

Pasealekua Garaian sartzen.Garaia ingurua

Pasealekua jarraituta, iritsiko gara Ibarreta baserrira, leku horretan orain urte batzuk dena zen ortua, zelaia eta baserri gunea, baina gaur egun lantegiek hartzen dute gune osoa , bidearen ertzak baino ez daudela belarretarako.

Ibarreta baserria

Garagartzarako sarreran, Fagor lantegiaren aurrealdean, zelai bat dago urki gazte batzuekin, eta jarraian itzaleko platano batzuekin lerroan. Era berean, Garagartzako elizaren eta errekaren artean dagoen ibilbidean bi landare mota bereizten ditugu, erreka bazterrean daude lizarrak, intsusak, erramuak eta sahats ilunak, eta beste aldean, ostera, astigarrak, intsusak, lizarrak, intsignis pinuak eta haritzak.

Garagartzako sarrera

Garagartzako errugbi zelaira iritsi bezain laster, ezki lerrokadurak gidatuko gaitu, bide ertzean dagoena. Baina ezkerraldean dagoen ezpondan ikusiko ditugu urkiak, hurritzak eta lizarrak, beste espezia batzuen artean.

Errugbi zelaia igarotakoan udalaren mintegia dugu, hiri landareak eta zuhaitzak sortzeko. Han dauden espezieen artean, nabarmendu behar dira aranondo japoniarrak, erramu faltsuak, izeiak, haginak eta nekostak.

Pasealekua Garagartza inguruan.Errugbi zelai ingurua

Berriro pasealekua hartuta, Gesalibarko errepidera helduko gara, eta alde batera dugu lorategi bat zuhaitzik gabe, eta bestean belarrezko eta hareazko futbol zelaiak, Atxabalpen.

Pasealekua

Gesalibar auzoko hirigunera iritsi gara. Plaza igarota Txirrita etxearen atzealdetik, berriro sartuko gara pasealekuko bidezati txiki batean, zerrategian bukatzen dena. Hura igarotzean eta eskuma aldeko mendi hegaletan, ikusiko ditugu zelaiak, pinudi bat, harizti bat eta artadi handi bat, ezkeraldean berriz, errekaldean, gozatuko dugu errekako landareez, lizarrak, haltzak, astigar zuriez eta sahats ilunaez.

Gesalibarko tramua.

ARTEA/ESKULTURAK:

Pasealekuan zehar, eta albora utzita eskulturak, zeintzuk zeharkatzen dituen parkeetan dauden, eskultura bakarra dago.

Eskultura hori Obenerreka inguruan dago, eta arte obra bat da, marmol beltzean zizelkatua Marian Aranburu zarauztarrak eta Mikel Kanpo mirandarrak hirugarren eskultura sinposiumean, Arrasaten 1987an.

Marian Aranburu eta Mikel Kanpo 1987an eskultura lantzen.Eskultura

OINEZKOENTZAT EGOKITUTAKO BESTE BIDE BATZUK:

Musakola eta Gesalibar lotzen duen pasealekuaz gain, beste pasealeku batzuk daude udalerrian:

Musakola hasi eta Aretxabaletaraino doana, non aurreikusita dauden hainbat obra eta hobekuntza egitea datozen urteetan.

Garagartza doana Uribarri auzotik, Markulete industriagunearen albotik.

ARGAZKI GALERIA

PARKEETARA ITZULI