Informazio gehigarria
AZALERA: 450.000m2.
NOLA IRITSI:
ZUHAITZ ETA LANDAREAK:
Ikusita leku honetako obrak orain dela urte gutxi egin zirela, 2000-2007an, zuhaitz gehienak orduan landatu ziren, eta horregatik, landare gehienak dira gazteak eta garapen gutxikoak, edozelan ere, gutxi batzuek aurrera egin dute paisaia aldaketa horretan, eta aurrera jarraitzen dute.
Garaia berrikuntza gunera sartzeaz bat, ezkerreko aldean eraikin modularrak izango ditugu bertan, eta honen inguruan astigarrak, urkiak eta hurritz gorriak. Parean, berriz, bide erdian dagoen lorategian izpilikuak eta koloretako harriak ikusiko ditugu atzean, “Garaia” jartzen duen biribilgunean.
Gorantza goazen heinean, larre ugari izango dugu inguruan eta ezkerreko errekatxoan hainbat zuhaitz ikusiko dugu, besteak beste, haltzak, makalak, zurzuriak, lizarrak, gereziondoren bat eta astigarren bat, sahats ilunak eta zume negartiak.
LKS eta Ikerlan enpresen egoitza inguruan haritzak, astigar arruntak eta makalak ditugu, baita maldadun larre zabalak ere. Horietako batek, gainera, lorategi eder bat du aurrealdean.
Unibertsitate inguruan ere haritz, urki eta arteak ditugu; baita kolore urdineko izei txiki, izpiliku eta arrosaz osaturiko lorategiak ere, lerrokatutako gereziondo eta jupiterren zuhaitzekin batera.
Tontorrean, ostera, Edertek enpresa inguruan, urkiak eta arteak daude; inguruko zabalguneak zelaiek hartu dituzte.
Parkearen mugak, berriz, larreek, pinudiek, hariztiek eta otadiz beteriko guneek osatzen dute.