Etxezarreta eta Sagasti etxea
Jabetza pribatu bat da, Etxezarreta izenekoa, Arrasateko kanpoaldean dagoena, oinezkoen pasealekuaren ondoan, Arrasate Oñatirekin eta Bergararekin lotzen duena, Deba errekarren bazterrean, inguruko errekaldeko baso natural bakarrenetakoa.
Parkea ikusten badugu, gaur egun erakusten du zer zaletasun zuen Rafael Ariza Etxezarreta jaunak botanikan, Rafaelek sustatu zuen parke hura egitea, Sagasti baserriaren ondoan.
Urte asko dira baserria erre zela eta parkea bertan behera utzia dagoela, baina oraindik inguruak enkantu berezia du, leku egokia da paseatzeko, historiaz gozatzeko, naturaz eta antzinako misterioez.