Informazio gehigarria
AZALERA: 5878,43m2
NOLA IRITSI:
HISTORIA:
Biteri plaza, Pedro de Viteri filantropo mondragoetarrari eskainia, zelaigune batean dago Maalako errebalaren eta Biteri eta Garibai etorbideen artean.
Leku honetan, azken urteotan, hirigintza aldaketak izan dira, azken aldaketa handia 2006an.
PEDRO VITERI ARANA
Pedro Biteri Arana jaio zen Arrasaten 1833an, familia aberats batean, karlistaldietako gariaren erdi-erdian hego Euskal Herrian, eta horregatik Viteri familia Baionara joan izan behar zuen. Haren gurasoak eta anaia bakarra hil, eta Pedro Viteri gertau zen Viteritarren ondare osoarekin, heredero bakarra baitzen.
1893an, 60 urte zuela, Arrastera itzuli zen, gurasoen lurraldera, aurkitu zuen herri bat iluna eta pobrea, harresi artean gordea, ia aldatu barik Erdi Aroko hasierako egitura hura, ez iturriko urik ez argirik. Horrek halako atsekabea sortu zion, ikusita zer laguntza behar zuen herriak, bilera bat egin zuen alkatearekin, eta esan zion hobekuntza batzuk eskaini behar zizkiola Arrrasate herriari, bere amaren oroimenez, Arrasate herriko baitzen. Erabaki zuten Pedro Viterik finantzatzea lehen hezkuntzako eskola bat eraikitzea, etxe batzuk maisu-maistrentzat eta marrazki eskola bat, eta hala 1902an Viteri eskolak inaguratu zituzten. Geroagao, eskola gehiago eraiki zuen beste herri batzuetan.
Eskola haiei esker herriko haur txiroenak aukera izan zuten maila handiko hezkuntza bat jasotzeko, eta eskola haiek fama handikoak izan ziren. Baina ideia hura ez zen gogokoa denentzat, izan ere, Viteri eskolak mistoak ziren eta ez ziren erlijiosoak, horrek guztiak sortu zuen hainbat kanpaina egitea bere kontra, eta leporatu zioten liberala, pentsalari librea, progresista, masoia eta ateoa zela.
1936an, altxamendu franquista gertatu, eta Francoren dotrina nazional katolika zela-eta eskolak itxi egin zituzten, eta ahaztua geratu ziren urte askoan. Gerran, eskolak erabili zituzten kartzela moduan eta kuartel moduan, behin baino gehiagotan.
1943an Jose Maria Arizmendiarrietak eraikinak errekuperatu zituen, lanbide eskolako lehen zentroa izan zen Arrasaten
Azkenik, 1957 eta 1968 artean eskolak bota egin zituzten, ingurua urbanizatzeko eta dorreko etxeak eraikitzeko (BBVA banku gainekoak).
Pedro Viterik, eskolaz gain, finantzatu zituen beste birmoldaketa eta eraikuntza batzuk Arrasaten, besteak beste, Viteriko lorategiak musika kioskoarekin, Garibai etxearen berritze lanak, Seber Altube plazan udal azoka zaharraren eraikitze lanak, Zaldibarko frontoia.
1893an, Udalak erabaki zuen, udalerria handitzeko obren barruan, neurri handiagoko pasabide bat egitea beheko atearen eta Zaldibarren artean, eta erabaki zuen etorbide hori eskaintzea Pedro Viteri Aranari, hainbat jardueraren ongilea izan baitzen Arrasaten. Obra hori egiteko, pilotaleku bat kendu behar izan zuten, beheko atearen inguruan zegoena. 1900 aldera, Pedro Viterik finantzatuta, pilotaleku berri bat eraiki zuten orain dagoen lekuan, Zaldibarren.
Pedro Viteri Arana Biarritzen hil zen, 1908ko maiatzaren 22an, bere azken urteetan ez zuen izan dirutza handi-handirik, izan ere, dirutza gastatu zuen dohaintzak eta finantzaketak egiten hainbat herritan.
1910ean, Arrasate herriak gura izan zuen omendu Viteri ongile handiaren memoria, eta egin zioten estatua bat, lehiaketa bat deitu zuen, eta irabazi zuen 3 artistaren proposamenak, Piqué, Molina eta Riu artistena, eta 1911n eskultura jarri zuten Vitei eskoletako eremuan.
1957 eta 1968 artean eskolak bota egin zituzten, ingurua urbanizatzeko eta dorreko etxeak eraikitzeko (BBVA banku gainekoak). Eskultura, berriz, Viteriri eskainia biltegira eraman zuten, 1974an eskultura Alfontso X Jakintsua plazara (Grupo San Juan) eraman zuten.
Biteri plazan, 1960ko abenduaren 18an, obelisko erraldoi bat jarri zuten, Ricardo Olaran Añibarro arrasatear artistak disenaitua, Esteban de Garibai y Zamalloa arrasatear historiagile ospetsuaren ohoretan, zeina jaso zen Alfonso X. Jakintsuak Mondragoeri Herri gutuna eman izanaren 7. mendeurrenaren ospakizunetan, obelisku hori 2004an kendu zuten, hasi zirenean lurrazpiko garajeak eraikitzen eta ingurua berriro urbanizatzen.
Biteri plazaren ertz batean dago Esteban de Garibai y Zamalloaren jaiotetxea, gaur egun dena udalaren gazte bulegoa.
2004an, lan berriek Biteri plaza berria eraikitzeko, aldaketa handiak ekarri zituzten ingurunean, batetik, aldameneko kale batzuk bihurtu ziren oinezko edo mugatu zen automobilen zirkulazioa eta, bestetik, plaza zaharraren azpian eraiki zen lurrazpiko aparkaleku handi bat, eta haren gainean urbanizatu zen ingurunea, pergola handi bat egin zen, eta metalezko jardinera batzu, plaza berritua 2006an inaguratu zen.
Litekena da Biteri plaza berritu horrek urte asko irautea, baina jakinda leku honek zer historia duen, seguruenik urte batzuk geroagoa etorkizuneko arrasatearrek beste behar batzuk izatea, eta haiek erabakitzea leku hau birmoldatu edo eraldatzea, haien gustuen edo beharren arabera.
ZUHAITZ ETA LANDAREAK
Nahiz eta plazaren gehienak zoladura izan, berdegune batzuk daude banatuta plaza osoan. Ingurune horietako baten batean soropila baino ez dago, eta beste batzuetan soropila dago eta zuhaitzak. Gainera, Zerkaosteta kalearen aldean lau hurritz turkiar dago txorkoan, eta inguruan sei urki eta banbua. Parkearen heogaldean, berriz, Garibai etorbidearen inguruan, ikusiko dugu dozena bat Judasen arbola eta hogei bat lizar jardinera handietan, pergolaren albo batean, haien atzean hamar urki, garajearen sarrera apaintzeko.
ARTEA/ESKULTURAK
Lorategian, Maalako errabala kalera iristeko arrapalaren ondoan, ikusiko dugu Paco San Migel artista gasteiztarraren eskultura "huella de la esfea". Udalak, 2006an, lehiaketa bat deitu zuen eskultura bat aukeratzeko, Biteri plaza berriaren berdeguneetako batean jartzeko, obrak bildu behar zituen "berritasuna, disenua, sormena eta funtzionaltasuna", eta agertu beharko lituzke "Arrasateren garapena eta nortasuna markatu zituzten balio eta printzikpio koperatiboak". Lehitatu ziren hamaika eskultore, eta prozedura mistoan, zeinetan epaimahaiaren erabakiak puntuatu zuen %70 eta gainerakoek %30, geratu zen herritarren esku, irabazle atera zen lehen aipatu obra. Obra horretan bi zati bereizi daiteke: batetik esfera handia, pieza bakar batean egina Markinako kareharrian, eta, bestetik, harlauza handia bi piezatan egina material beraz, simulatuz esferaren igarobidea eta aztarnak.