Biteri Plaza
Biteri plaza, Pedro de viteri filantropo mondragoetarri eskainia, zelaigune batean dago Maalako errebalaren eta Biteri eta Garibai etorbideen artean. Bere garaian arrasatearrek, Pedro Viteri Arana ongileari esker ona emateko, etorbidea sortu zuten haren izenarekin, zeinak barne hartzen zuen Zaldibarko ortu eta zelaietatik beheko ateraino.
Leku horrek, azken urteotan, hirigintza aldaketa batzuk izan ditu, azkena izan du 2006an, lurrazpiko parking-a eraiki zenean eta goiko plaza urbanizatu zenean, hor eraiki zen pergola handi bat, haren zutabeek irudikatzen dituzte zuhaitzak, imitatu guran baso bat haien guztien artean, eta metalezko jardinera handi batzuk hainbat landarerekin, lorategi modernoen oraingo joeren sinboloa.
Plaza hau leku aproposa da herriko erdialdean bertan egun eguzkitsuetan goxo-goxo egoteko, umeekin parkean jolasteko edo bertako pergola azpian noizbehinka eskaintzen diren kultura ekitaldiez gozatzeko.