Informazio gehigarria
AZALERA: 19.166 m2.
NOLA IRITSI:
HISTORIA:
Haiseran Musakola zen baserri auzo bat, eta kanpoaldeko beste eremu batzuek bezalaxe, 80ko eta 90eko hamarkadetan, industria eraikuntzako prozesu handi bat izan zuen; baserri gehienek eta haien lursailak erabili ziren industriarako edo zerbitzuetarako. Testuinguru horretan, Arruena (edo Kaskonategi) baserri bota egon zuten Eroski hipermerkatua egiteko, eta baserri horretako zelaietan eraiki zen Arruena parkea.
1900az geroztik Arrasateko andaluziarrek ospatzen dute, uztailaren lehenengo zapatuan, Rocio amabirginaren feria, Arruena parkean, urte hartatik jaialdi hori ospatzen dute Arruenan, erreferentea Euskal Herriko andaluziarren artean, non 2.000 pertsonatik gora batzen diren, urtez urte geroago eta jende gehiago.
ZUHAITZ ETA LANDAREAK:
Parkean hainbat zuhaitz aurkituko dugu, horietako batzuk hemengoak eta beste batuzk exotikoak. Parkean espezierik ugariena da azkarra edo astigarra, 17 ale inguru daude, acer pseudoplatanus (astigar zuria), eta aurkituko ditugu ere hainbat azkar zorrotz eta azkar arrunt. Halaber, ikusi dezakegu arte bat edo beste, artelatzen bat, erraz identifikatzekoak kortxodun azalarengatik, xarma batzuk eta aranondo japoniar batzuk.
Parkearen beste eremu batean pago batzuk daude, espezie honek presentzia handia baitu gure goi basoetan eta baso umeletan, talde batuta aurkituko ditugu zubi ondoan Mojategiko pasealekurantz, eta parkearen ertz batean, aparkalekuaren aldean, urki bat dago, bakarrik bera.
Parkearen erdian dagoen zirkuferentzian, magnolio bat dago, parkeko handiena bera. Beste leku batetik ekarri zuten, 1994an, Espino eraikuntza enpresariaren etxetik, Larrea inguruan, zeina bota egin behar zuten etxebizitza berriak eraikitzeko, baina hango lorategiko magnolia errekuperatu eta Arruena parkean landatu zuten.
Parkean ikusi daitezkeen beste zuhaitz batzuk dira magnolio liloradunak, udaberrian lore bat ematen dutenak hauen antzekoa: lirioak, ezkiak, Atlasko zedroak, arbustu arruntak, likidanbarrak, palmondoak eta ginkoak, planetako zuhaitz espezie zaharrenetakoa.
ARTEA/ESKULTURAK:
Parkea honetan eskultura bat aurkituko dugu Musakola auzoan animalia maitatuena, kontuan hartuta baserri auzo bat izan zela, agian baserrian gehien laguntzen zuen animalietako baten omenez- edo, bizilagunek maskota eta sinboltzat hartu zuten. Eskultura hau, brontzean egina Eibarko Alfa lantegian, Arruenan jarri zuten 1999ko ekainaren 19an, eta lan hori auzotarrek oso atsegin dute, bai eta parkea oinez gurutzatzen dutenek ere.