Informazio gehigarria

AZALERA: 9.192 m2.

ZERBITZUAK:

  • Iturria
  • Hileta zibilak
  • Zabuak
  • Komunak

ZELAN IRITSI:

HISTORIA:

Arrasatearrek, Erdi Arotik XIX. mendera arte, Euskal Herriko eta Europako beste herri batzuek bezala, ohitura zuten lur emateko euren hildakoei herriko parrokian; Arrasateko kasuan San Juan Bataiatzailea parrokian, eta ez ziren lurperatzen bakarrik klerigoak, fededunak ere bai, eta ateoak. Lekua zen, jakina, hildakoak zuen eskala sozialaren eta aberastasunaren araberakoa. Ohitura hura ez zen oso osasungarria, eta batzuetan hango kiratsa zen jasanezina.

Frantsesek, 1793 eta 1794 artean, konkistatu zituzten euskal probintziak; garai hartan tifus epidemia handi bat gertatu zen eta hildakoak lur ematen bazituzten ere parrokiako sarreran 1795ean, hilerri berri bat eraiki zuten Santa Cruz edo San Antonio ermitan, Iturriotz iturriaren ondoan zegoena, eta funtzionatu zuen 1810era arte, zeinek hartu zituen hainbat eta hainbat gorpu garai askotan: hasieran, 1795 eta 1796 urteetan, hartzen zituen tifusak jota hiltzen ziren pertsona guztiak; 1796 eta 1808 urteetan ia erabili ere ez zuten egiten eta, azkenik, 1808 eta 1810ean erabili zuten soldadu frantsesak eta gainerako atzerritarrak hilobiratzeko.

1804an, frantsesek agindu zuten hilerri berri bat eraikitzea, baina ez, Aldaiko hilerria 1812an jarri zuten martxan, zeina partzela batean eraiki zuten, orduan garaian herrigunetik kanpo.

1865 eta 1868 artean hilerria birmoldatu zuten eta kapera bat erantsi zioten, eta 1952an azken handitzea izan zuen.

Aldai ingurua eta hilerria 1961eanAldai parkeko hilerria 1995ean.

Aldaiko hilerriak funtzionatu zuen 182 urtean, 1812 urteaz geroztik itxi arte 1994an, izan ere, urte hartan ireki zuten San Kristobal hilerri berria. Aldaiko hilerrian gorpuzkiak hilobitik ateratzeko lanak amaitu ziren 2006an.

Udalak 2009an onartu zuen finantzatzea Aldaiko parkea eraikitzeko lanak, lehengo hilerri itxi berrian, “E plana”ren bidez (Espainiako Plana Ekonomia eta Enplegua biziberritzeko edo, labur esanda, Zapatero Plana moduan ere ezagutzen duguna). Aldaiko parke berria bukatu zuten eraikitzen 2009ko abenduan, eta horrekin Arrasatek du beste berdegune berri bat.

aldai 1986anParkea Gernika zumardia pasealekutik ikusita. Argazkia: mondraberri.com

 ZUHAITZAK ETA LANDARETZA:

Aldaiko parkeak du azalera bat gutxi gorabehera 10.000 m2-koa, eta zatitu daiteke sei eremu nagusitan.Aldai parkea guneka

1. EREMUA, “oinezkoen pasealekua”: oinezkoen pasealekuaren eremua eta pasealekuaren inguruko mendi-hegalak. Pasealekuaren eremuan dugu platano batzuk lerrokatuta, sahats batzuekin batera. Pasealekuaren beheko mendi-hegalean ditugu likidanbarrak, tulipa arbolak, arbustu arruntak, arteak, haritzak eta gaztaina arbola bat.

 

Bertan hainbat platanondo faltsu (platanus x acerifolia) daude lerrokatuta.

2. EREMUA, “mendi-hegala Maala aldera”: Maala aldearen gaineko mendi-hegalak dira, eta hor dugu almeza bat lau xarma arbolarekin inguraturik, eskaileran behera Maalarantz alde batean arbustu arruntak eta bestean aranondo japoniarrak eta lore madariondoak, zeintzuk eskaintzen dituzten loratze apartak udaberrian.

3. EREMUA, “jolas gunea eta harmailak”: ikusiko dugu Lawson altzifre bat, urki bi eta lore lizar bat. Altzifrearen aurrean, 2012an, landatu zen hemengo haritz bat, Bergarako finka partikular batetik ekarria; finka horren jabeak dio “Gernikako Arbola”ren kume bat dela.

Umeen jolas gunea.

4. EREMUA, “eremu lasaia”: Aldai kalearen gaineko eremua da, eremu berezi bat, zuhaitz handiek inguraturik, eremu bat lasai gozatzeko. Eremu honetan kontserbatzen da Aldai hilerriko panteoi zahar bat, biltegi moduan erabiltzen dena.

Eremu honetan daude Atlasko zedro batzuk Aldai hilerrikoak zirenak, kontserbatu direnak lekuan bertan, baita ere, zuhaitzak, xarmak, madariondoak, likidanbarrak, arbustu arruntak.

Irakurketa edo lasaitasun gunea eta atlasetako zedroak (cedrus atlantica).

5. EREMUA: 700 m2-ko karpa bat du sei ertzekoa, kiosko txiki bat jarleku zirkular batekin eta harmaila batzuekin. Eremu hau pentsatuta dago erabiltzea hileta zibilak eta ikuskizunak egiteko, nahiz eta erabiltzen den ere atseden leku moduan, babesteko eremu moduan egun euritsuetan. Halaber, malda baliatuz, komun bat dago mailadiaren egituraren azpian. Eremu honetan landaretza dago bakarrik harmailen eremuaren gaineko mendi-hegalean, ikusiko ditugu hiru lore lizar, eta hainbat haritz eta arte.

Azken agurra. Argazkia: goiena.eus

6. EREMUA, “eremu eguzkitsua”: leku honek aukera ematen du, dituen ezaugarriengatik, gune eguzkitsu bat izateko atsedena hartzeko, bai etzanda egon eta atsedena hartzeko, gozatzeko biao batez aire zabalean, bai eguzkia hartzeko uda partean. Eremu honetan hegoaldean ditugu sei Lawson altzifre, eta ekialdean, berriz, lau Monterrey-ko altzifre, haritz bat eta hurritza bi.

Karpa ondoko Monterreyko nekostak (cupressus macrocarpa).

ARTEA/ESKULTURAK:

Aldaiko parkean dago Niels Christian Franmdsen daniarraren eskultura bat, egina Markinako marmol beltzean eta Carrarako marmol zurian, zeina egin zen 1987an 3. eskultura simposiumean.

Niels Christian Framdsen eskultore Danimarkarrak egindako eskultura.

ARGAZKI GALERIA

PARKEKO ZUHAITZAK EZAGUTU

PARKEETARA ITZULI