OHAR GARRANTZITSUA: IZENA EMATEA ETA PROPOSAMEN TEKNIKOAK AURKEZTEA
2018/02/23Fase ezberdinak dira "Izena ematea" eta "proposamen teknikoak aurkeztea". Jarraian laburpen bat duzue:
Izena emateko epea: 2018ko martxoaren 22a artekoa da. Horretarako I eranskineko fitxa beteta aurkeztu behar da BAZen, oinarrien 12.B. atalean adierazitako eran. EZ DA PROPOSAMEN TEKNIKORIK AURKEZTU BEHAR FASE HONETAN.
Kontsultak: 2018ko martxoaren 22 arte bakarrik onartuko dira, eta haien erantzunak webgune honen atal bereizian argitatuko dira, oinarrien 12.E. atalean jasotako eran.
Proposamen teknikoak aurkeztea: proposamen teknikoak aurrerago zabalduko den beste fase batean aurkeztu beharko dira. Izena ematen dutenek BAKARRIK aurkeztu ahal izango dituzte. Webgune honetan argitaratuko dira epe zehatzak, oinarrien 12.F. atalean jasotako eran.