Eskola antzerkia

XXX. ESKOLA-ANTZERKIAREN JARDUNALDIAK

2020-2021 IKASTURTEA

 

1.- JARDUERA.

Hezkuntza saileko ekintzen programazioaren barruan eta Kultura sailarekin  elkar lanean ariturik, ikasleen artean, antzerki zaletasuna hezkuntza adierazpen gisa lantzeko asmoz,  XXX.eskola-antzerkiaren jardunaldiak antolatzea aurreikusi du Hezkuntza Sailak.

Jarduera, oro har,  Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntzako eta  DBHko  ikasleei zuzenduta dago eta  hiru fasetan, (bisita didaktikoak, ikastetxeen antzezpenak Amaia antzokian eta talde profesionalen antzezpenak)  garatzen da baina 2020eko martxoan, Covid 19 pandemiaren eraginez jardunaldiak bertan behera gelditu ziren.

2020-2021 ikasturte honetan, pandemiak jarraitzen duen neurrian,  udaleko Hezkuntza eta Kultura sailek jardunaldi hauen barruan talde profesionalen antzezpenak soilik jartzea egoki ikusi dute eta LMHko 1., 3. eta 5. Mailetako ikasleei eskainiko zaizkie, hori guztia, Amaia Antzokiak  kudeatzen duen aforoa eta lan prozedura  kontuan hartuz.

 

2.- AKTIBITATEAREN HELBURUAK.

  • Ikasleen artean antzerki zaletasuna hezkuntza adierazpen gisa lantzea.
  • Ikasleak antzokira eramatea antzerkia behatzen ohitzeko.
  • Aktibitatearen alderdi hezigarriak eta ludikoak ezagutaraztea.
  • Kultur transmisioa eta aisia.

 

3.- HARTZAILEAK. PARTE HARTZAILEAK.

Lehen Mailako Hezkuntzaren  1., 3. eta 5.mailetako ikasleak.

 

4.- JARDUERA GARATZEKO LAGUNTZA.

Udalaren Kultura Saileko azpiegitura: Amaia Antzokiko instalazioak antzerki emanaldiak emateko Antzokiko arduradun teknikoaren zein kultur laguntzaileen laguntza.

 

5.- 2020-2021 IKASTURTEKO JARDUNALDIAK (ikus diptikoa)

 

6.- PARTE HARTZEA.

Ikasturte honetan,  600 ikaslek ikusiko dituzte antzerki obrak.